Eu

Banda zabala industria guneetara eramateko programaren bigarren fasea onartu da (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

Helburua da banda zabal ultralasterra Euskadiko enpresa-gune guztietara eramatea

Euskadik Banda zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia izango du, lurralde osoko konektibitatearen jarraipena egiteko

Gobernu Kontseiluak Banda zabala industria-guneetara eramateko Programaren bigarren fasea onartu du gaur. Horren bidez, gune zurian dauden enpresa-guneetan Internetera sarbidea edukitzea lortu nahi da. Horretarako, 8.739.848€ bideratuko dira, bi zatitan banatuta, enpresa-gune guztietara heldu ahal izateko. 

2016ko apirilean Euskadiko 2020rako Agenda Digital Berria onetsi ondoren, euskal erakundeek –Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak– jarduketa-plana prestatu zuten; plan horren bidez, Euskadin dauden enpresen konektibitatea hobetzearen aldeko apustu argia egiten da. Merkatu globalizatuan lan egiten duten eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Interneterako sarbide ona behar duten enpresak. 

Banda zabala industria-guneetara eramateko Programaren lehenengo fasea 2017ko lehenengo hilabeteetan ebatzi zen, eta gaur bigarren fasearen deialdia onartu da, programa osorik bete ahal izateko. 

Industria-eremuen % 45 (poligonoak izan edo bi-hiru enpresa dituzten eremuak izan) “gune zuria” izenekoan dago; gune horietan ez dago belaunaldi berriko banda zabaleko sarerik, eta ziurrenik ez da garatuko etorkizun hurbilean. Enpresek Internet gero eta intentsiboago erabiltzeko egiten duten eskari handia kontuan hartuta, eta Agenda Digital Berrian adierazitako jarraibideen arabera, euskal erakundeek laguntza-programa bat abiarazi zuten, 2.200.000€-an, eta horrek enpresa-arlo horietan banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzea sustatzen du (gutxienez 100Mbps). Laguntza horiei esker, operadore esleipendunek 5,5 milioi euroko inbertsioa egitea sustatu zen. 

Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak hiru Foru Aldundiekin elkarlanean, abian jarri du Planaren bigarren deialdia, NGA sareak gune zurian dauden 176 enpresa poligonoetara iristea sustatuz. 176 poligono hauek bi lotetan banatu dira, operadoreak guztietara iristea bermatuz.

  • 147 enpresa poligono konektibitate behar oso handikoak, gutxienez 300 Mpbko abiadura simetrikoa eskainiko duten NGA sare bidez. Lote honi, 8,7miloitik 8,2 miloi eskainiko zaizkio.
  • 29 enpresa poligono, konektibitate behar handikoak, saretik erabiltzailerako norantzan transferentzia tasan gutxienez 100 Mpb eskainiko dituen NGA sarea eta gutxienez 20 Mpb erabitzailetik sarerako norantzan. 

Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia 

Belaunaldi berriko Internetera sarbide-sareak aztertu ondoren, Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia eratu da, eta horren helburu nagusia izango da Euskadiko industria-gune, populazio-gune eta gune sakabanatuetan belaunaldi berriko Interneten konektibitatearen jarraipena egitea, baita SESIADekin gune zuriak identifikatu eta argitzeko elkarlanean aritzea ere. Hala, Euskadiko udalerri guztien benetako egoeraren inguruko informazioa lortuko da. 

Era berean, behatokiak abian diren laguntza-programen jarraipena egingo du, martxan dauden lanak eta epeak monitorizatzeko. 

Konektibitate-beharrizanen inguruko azterketak aditzera eman du halako behatoki bat beharrezkoa dela, Komunikazio Elektronikoko operadoreek ez baitute zerbitzurik eskaintzen enpresa-gune eta udalerri askotan, eta zerbitzu horiek beharrezkoak dira enpresen lehiakortasunari eutsi eta lurraldeen arteko oreka bermatzeko. Erakundeen arteko koordinazioa beharrezkoa dela ikusi da, jarduketa-politikak sustatzaileak eta eraginkorrak izateko eta, beraz, behatokiak konektibitatearen egoeraren inguruko txostenak igorriko ditu hala eskatzen duten Udal eta Foru Aldundientzat. 

Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokiak Spri, Hazi eta Itelazpiren laguntza izango du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko uztailak 03

    Los operadores han toreado a las pymes todo lo que han podido y más.
    No han invertiodo en infraestructuras en los polígonos y ahora vamos a refinanciarles la inversión. Alguien debiera pensarselo dos veces antes de acometer esta 'socialización' de inversiones para beneficios privados. Y lo conozco bien por razones profesionales.

  • @gananzia
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco busca 2 operadores dispuestos a llevar banda ancha a 176 polígonos industriales "rurales" https://t.co/Dtn4qbasML

  • @jonatanbelarde
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    En breve habrá banda ancha ultrarrápida en todos los polígonos empresariales de Euskadi, buena noticia (necesario)
    https://t.co/tMj5F5PXin

  • @Gislur
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    Luz verde a la segunda fase del programa de banda ancha a polígonos empresariales (Consejo de Gobierno 27-06-2017) https://t.co/e7g6nAJhxp

Komunikabideek behera kargatzeko