Berriak Lehendakaritza
Eu

Europar Batasunak berriz ere aitortu du Euskadi berrikuntza polo

2017.eko ekainak 28
  • Lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilu berrituaren bileraren buru izan da
  • Euskadik sendotu egin du berrikuntzaren aldeko apustu estrategikoa

Europar Batasunak berriz ere aitortu du Euskadik berrikuntza-polo gisa duen egitekoa, asteon Europako Batzordeak argitaratu duen Eskualdeko Berrikuntza Koadroaren arabera. Azterlan horren helburua da berrikuntzaren errendimendua neurtzea 22 estatu kidetako 214 eskualdetan eta beste herrialde batzuetan. “Berrikuntza da gure orainaren arrazoia eta gure etorkizunaren giltza”, esan du Lehendakariak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilu berrituaren aurrean. Gaur batu da Lehendakaritzan, eta Lehendakaria bera izan du buru.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal KontseiluaEuskadin gai horien inguruan zuzendaritzarako eta sustapenerako organo gorena da. Lehendakaria du buru eta bertako kide dira Gobernuko I+G programetan zuzenean inplikatuta dauden sailburuak, hiru foru-diputatu nagusiak, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, talde teknologikoen presidentetza, Tecnalia eta IK4, Jakiunde, Ikerbasque eta Innobasque. Bai eta txandaka enpresa-berrikuntzaren erreferente gisa kontseiluan parte hartzen duten enpresa traktoreak ere.

BERRIKUNTZAKO EUROPAKO POLOA

Europako Batzordeak argitaratutako koadroaren arabera, Europako eskualde berritzaileenak herrialde berritzaileenetan daude. Hala ere, moderatuen taldearen estatuetan “berrikuntzako eskualde-poloak” daude, eta Euskadi horietako bat da. Hori Europako beste bi lekutan baino ez da gertatzen: Praga eta Bratislava.

“Honaino heldu izanak herrialde osoaren ahalegina erakusten du, baina iraganaren arrakastek ez dute etorkizuna bermatzen”, esan du Lehendakariak. “Posizio horri eusteko ahalegin gehigarria egin behar dugu. Eta, hori dela eta, guztiok, enpresa, agente zientifiko-teknologiko eta administrazio publikoek, berrikuntzaren aldeko apustua berritu behar dugu, gure etorkizunaren giltza baita. Ezin dugu etorkizuna galdu”. Esan du Lehendakariak.

Horren harira, Lehendakariak konpromisoa hartu du urtean % 5 hazteko Gobernuaren aurrekontua I+G+b programetan. Gobernuak 1.770 milioi inbertituko ditu legegintzaldi honetan, RIS3 Euskadi espezializazio adimentsurako estrategiaren alde.

Lehendakariak dei egin du enpresek, bereziki txikiek eta ertainek, berrikuntzan eginiko inbertsioa areagotzeko, bai produktu berri eta ekoizpen-prozesuetan, bai merkataritza- eta antolaketa-eremuan.

“Euskadi garatzen ari den berrikuntza-karreran, gauzak hobeto egin behar ditugu, eta gainerakoek baino azkarrago. Hori da gure lehiakortasunaren oinarria. Gaur egungo eta biharko enplegua apustu horrek zehaztuko du, apustuan asmatzen dugun kontuan hartuta. Ez dago kalitateko enplegurik berrikuntzarik gabe”, esan du Lehendakariak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan.

ESPEZIALIZAZIO ADIMENTSURAKO EUSKAL ESTRATEGIA

Euskadi, 2014tik, espezializazio adimentsurako estrategia garatzen ari da, lehentasunezko hiru eremutan: (1) fabrikazio aurreratua, (2) energia eta (3) biozientzia-osasuna binomioa. Gainera, Euskadi lau aukera-eremuren aldeko apustua egiten ari da: elikadura, ekosistemak, hiri-habitata eta industria sortzaileak.

Estrategia hori garatzeko, 2020ko etorkizunean, Euskadik 11.000 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua izango du, eremu horietan Europan berrikuntzaren erreferente izateko.

Kontseiluak, gaur egin duen bileran, oso positiboki balioetsi du espezializazio adimentsurako euskal estrategia zabaltzeko eta gauzatzeko prozesua. Era berean, gerora zenbait erronkari erantzun beharko zaiela esan du: abian jarritako pilotatze-taldeak dinamizatzea; lankidetzako proiektu eragileak sustatzea; emaitzetara bideratutako bikaintasuneko ikerketa; ikerketa-proiektuen merkatuaren hurbiltasuna indartzea; marketin-berrikuntza eta enpresa-antolaketa sustatzea, bereziki ETEetan; eta gazte talentua eta bokazio zientifiko eta teknologiko berriak sustatzea hezkuntza-sisteman.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mruiz_mondragon
    2017.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ⚙️🔬📈 #berrikuntza #innovación La Unión Europea vuelve a reconocer a Euskadi como polo de innovación https://t.co/jqUpKwfulM

  • @madeinbasque
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ⚙️🔬📈 #berrikuntza #innovación La Unión Europea vuelve a reconocer a Euskadi como polo de innovación https://t.co/jqUpKwfulM

  • @gananzia
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    La Unión Europea vuelve a reconocer a Euskadi como polo de innovación https://t.co/JHLe0UfV2q

  • @grupospri
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: ⚙️🔬📈 #berrikuntza #innovación La Unión Europea vuelve a reconocer a Euskadi como polo de innovación https://t.co/jqUpKwfulM

Ekitaldiko kargudunak