Eu

Eusko Jaurlaritzak 15 milioi eurotako diru laguntzak onartzen ditu Euskadiko lehen sektorearen alde (Gobernu Bilera 2017-06-27)

2017.eko ekainak 27

11 milioi euro inguru nekazaritzako elikagaiak eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresei laguntzeko

Apustu garrantzitsu hau beste urrats bat gehiago da nekazaritzako elikagaien industria lehiakorra eta iraunkorra finkatzeko euskal exekutiboa garatzen ari den politikaren barruan

Finantzatu ahal izango diren ekintzen artean daude, besteak beste, nekazaritzako, basogintzako eta arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko edota merkaturatzeko inbertsioak

Ekainaren 27ko kontseilu bileran, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzakoak eta akuikulturatik eratorritakoak eraldatzeko eta merkaturatzeko 2017an emango diren laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantza Tapiak emandako agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Laguntzen zenbateko osoa 10.925.000 euro dira, eta Landa Garapenerako Nekazaritza Fondo Europarraren (FEADER) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, 2015-2020 Euskal Herriko Landa Garapeneko Programan ezarritakoaren arabera. 

Apustu garrantzitsu hau beste urrats bat gehiago datokiko eta kalitateko produktuari lotutako nekazaritzako elikagaien industria indartsu, lehiakorra eta iraunkorra finkatzen jarraitzeko euskal exekutiboa garatzen ari den politikaren barruan. Pasa den legegintzaldian abian jarri zen Nekazaritako Elikagaien Industriarako Lehiakortasun Planean eta gaur egun sektorearekin elkarlanean lantzen ari den eta seguruenik uda ondoren argia ikusiko duen Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan jasota dago apustu estrategiko hau. 

Diru lagundu ahal diren ekintzak eta diru laguntzen onuradunak 

  • Aurreikusitako nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egitea. Pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke onuradunak: Ekoizpen establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan eduki eta produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzen dituzten nekazariak edo nekazari elkarteak, nekazaritzako kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak. 
  • Basogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egitea. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan daitezke onuradunak, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak badira. 
  • Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan daitezke onuradunak, bereizketa honekin: 

Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketaren sektorearen barruan, honako azpisektore hauetakoak izango dira zehazki:  

 -Kontserbak.

 -Erdikontserbak.

 -Araztegiak, itsas haztegiak eta bestelako haztegiak.

 -Gazituak, ketuak, oinarrian arraina duten aurrekozinatuak, etab.

 -Aurreegosiak.

 -Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.

 -Oinarrian arraina duten produktuen lanketa (saltsak, arrain ordezkoak, etab.) 

Arrantzako eta akuikulturako produktuen salmentaren sektorearen barruan, honako azpisektore hauetakoak izango dira zehazki: 

    -Produktuak gehien bat euskal portuetan deskargatzen dituzten jatorriko handizkariak (hozkailutik kanpoko biltegiratzea, hozkailuan biltegiratzea, izozte-biltegiratzea, etab. )

    -Helmugako handizkariak (hozkailutik kanpoko biltegiratzea, hozkailuan biltegiratzea, izozte-biltegiratzea, etab.) 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako eta elikagaien industrietan inbertsioak egitea, aurreko ataletan sartzerik ez badute.  Diruz lagundu daitekeen jardueraren bat egiten duten eta mikroenpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan daitezke onuradunak.

Laguntza eskaerak web helbide honetan egongo dira eskuragai: http://www.euskadi.eus Eskabideak Elikagaien kalitatearen eta Industrien Zuzendaritzako titularrari zuzenduko zaizkio eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Vitoria-Gasteizen duen bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz) edo legeriak aurreikusten dituen lekuetako edozeinean. . Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.  Ebazpena banaka eman eta jakinaraziko da, sei hilabeteko epearen barruan. 

 

3,4 milioi nekzaritzako elikagaien sektorean lankidetza proiektu berritzaileak bultzatzeko 

  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Berrikuntza eta Lankidetzako Estrategia Bizia (EVIC) zabaltzen jarraitzen du, lankidetza eta esperimentazioa proiektuaren garapenaren zatia izango diituen kultura bat eraikitzeko. 
  • Lankidetza proiektu berritzaileak finantzatuko dira, non gutxienez bi erakundek parte hartu beharko duten, horietako bat nekazaritzako elikagaien sektoreko balio katekoa izanik.

FEADER fondoen erregelamendu europarrean eta 2015-2020 Euskal Herriko Landa Garapeneko Programan (OSOA) 2017rako aurreikusten diren lankidetza laguntzen deialdia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Helburua da landa guneetan berrikuntza, lankidetza eta ezagutzaren garapena bultzatzea, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak diseinatutako Berrikuntza eta Lankidetzako Estrategia Biziaren printzipioei erantzuten dieten proiektuak finantzatuz, non gutxienez bi erakundek parte hartu beharko duten –horietako bat nekazaritzako elikagaien sektorekoak izan beharko da–, horretarako 3,4 milioi euro erabiliz. 

Laguntza horiek fondo galdurako diru laguntzak izango dira urte batean edo gehiagotan gauzatzeko diren proiektuetarako, eta proiektu ideia baten inguruan taldeak edo ekipoak eratzeko interesa duten sektoreko agente guztiei zuzenduta daude:  enpresak, ikerketa zentroak, landa garapeneko elkarteak, kudeaketa zentroak, fundazioak, etab. 

Hirugarren urtea da laguntza bide hau deitzen dena, eta 2015ean eta 2016an guztira 51 proiektuk jaso zuten laguntza hauek, lau miloi euro inguru finantzatuta. Proiektu hauen eduki era askotakoa izan da, tartean direla Idiazabal JIko esne bilketaren optimizaziorako proiektua, Euskal Sagardoaren kupela monitorizatzeko berrikuntza teknologikoa, bai eta intsektuen larben hazkuntzaren bitartez okela hondakinen balorizatzekoa ere. 2017ko deialdian 70 proiektu inguru aurkeztea espero da. 

Eusko Jaurlaritzaren ustez lankidetza ezinbesteko tresna da lehen sektorea eta landa ingurunea berritzeko, izan ere, beharrezkoa da gaitasun sozial, ekonomiko, tekniko eta teknologikoen osagarritasuna. Premisa horrekin, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Berrikuntza eta Lankidetzako Estrategia Bizia (EVIC) jarri zuen abian pasa den legegintzaldian, estilo eta kultura jakin bat eraikitzeko asmoarekin, non lankidetza, jakin-mina eta esperimentazioa ohiko jardunbide eta sektore honen egunerokoaren zatia izango diren. 

Laguntza bideak 

2017an lankidetzarako laguntza hauek arautuko dituen dekretuan bide hauek aurreikusten dira: 

  1. Europako Berrikuntza Elkartearen (AEI) Talde Operatiboak sortzea eta lanean jartzea nekazaritzaren produktibitatearen eta iraunkortasunaren alorrean.
  2. Produktu berriak, praktikak, prozesuak eta teknologiak garatzea, nekazaritza, elikagaigintza eta basogintzaren sektoreetan, Berrikuntza Taldeekin lankidetzan aritzeko planteamenduen ondorioz.
  3. Agente txikien arteko lankidetza lan prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, bai eta turismo zerbitzuak garatu edo merkaturatzeko ere.
  4. Elkarrekin diharduten banaketa katearen agenteak, beraien produktuak merkaturatu eta sustatzeko, merkaturatze kanal laburrak eta tokiko merkatuak abian jarriz edo garatuz, eta tokiko testuinguruan sustapen jarduerak eginez.
  5. Agenteen arteko lankidetza klima aldaketa arintzeko edo moldatzeko baterako ekintzak garatzeko eta ingurumenari lotutako proiektu eta praktiken gaineko baterako planteamenduetarako.
  6. Lankidetza horizontala eta bertikala banaketa agenteen artean elikagaiak egiteko eta energia ekoizteko eta industri prozesuetan erabiltzen den biomasaren hornikuntza iraunkorrean.
  7. Lankidetza osasun laguntzarekin, gizarte integrazioarekin, komunitateak babestutako nekazaritzarekin eta ingurumenari eta elikadurari buruzko heziketarekin lotura duten jardueren dibertsifikaziorako.. 

Laguntzez baliatuko direnak desberdinak izango dira laguntza bidearen arabera, eta, beraz, talde operatiboak zein proiektu bat garatzeko elkartu eta berrikuntza talde bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izan ahal izango dira onuradunak.

Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Elikagaien Kalitatearen eta Industrien Zuzendaritzari egokituko zaio eskabideak kudeatzea. 

Laguntza eskaera www.euskadi.eus  webgunean egongo da eskuragarri eta Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira zuzenean edo Administrazio Prozeduraren Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

 

Eusko Jaurlaritzak 73.100 euroren laguntzak iragarri ditu untxi hazkuntzarako  

Ekainaren 27an Gobernu Kontseiluak egindako bileran, untxi hazkuntzarako ustiategietarako laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Helburua da sektore honetako abeltzaintza jarduerari eusten laguntzea, eta ahal den neurrian ustiategi horiek bizitzen ari diren zailtasunak arintzea. 

2017an Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emango diren laguntzen bolumen osoa 73.100 eurokoa izango da gehienez, eta diru kopuru hori eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztien artean hainbanatuko dira. Hauek izango dira baldintza horiek: 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan kokatuta dagoen ustiategi baten titularra izatea. 
  • Ustiategia Euskal Herriko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean eta Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatuta egotea dagokion sailkapenarekin. 
  • Nekazari profesionala izatea, abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4.artikuluak ematen duen definizioaren arabera. 
  • Animalien trazabilitate, ongizate, higiene eta osasunaren alorretan indarrean dauden araudiak betetzea eta alor horretan arau hausteengatiko zehapenak bete gabe ez edukitzea. 
  • Foru Ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharren ordainketak egunean edukitzea. 
  • Minimien erregimenaren pean 15.000 euroren laguntzak jasota ez izatea, kontzeptua edozein dela ere, ez deialdi honen aurreko bi zerga ekitaldietan, ez eta oraingo zerga ekitaldian ere. 
  • Zigor arloan edo administrazio arloan zehaturik egoteagatik diru laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta ez edukitzea, ez eta legezko debekuren baten pean egotegatik horretarako gaitasunik ez edukitzea. 

Laguntza eskaerak Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio eta, aurkeztu, Nekazaritzako Eskualde Bulegoetan zein Ekonomiaren Garapeneko Sailaren bulegoetan edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak aurreikusten dituen lekuetako edozeinetan. Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BertaraBertatik
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak 15 milioi eurotako diru laguntzak onartzen ditu Euskadiko lehen sektorearen alde ➡ https://t.co/YtI2pLneOS

  • @hazifundazioa
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak 15 milioi eurotako diru laguntzak onartzen ditu Euskadiko lehen sektorearen alde ➡ https://t.co/YtI2pLneOS

  • @Coiaanpv
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 15 millones de euros para ayudas al primer sector de Euskadi https://t.co/3Gy3tM5Nzl

  • @BittorOroz
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak 15 milioi eurotako diru laguntzak onartzen ditu Euskadiko lehen sektorearen alde ➡ https://t.co/YtI2pLneOS

Komunikabideek behera kargatzeko