Eu

Eusko Jaurlaritzak kooperatibismoaren garapenarekin daukan konpromisoa berretsi egin du María Jesús San Josék, Lan eta Justizia sailburuak.

2017.eko ekainak 29

Gobernuak gizarte-ekonomia babesten jarraitzen duela azpimarratu egin du sailburuak eta mota honetako enpresak sortzeko diru laguntzak nabarmen igo egin direla gogoratu egin du

Lan eta Justizia sailak 2018ko bigarren lauhilekoan Kooperatiben legearen proiektua bidaliko du Eusko Legebiltzarrera

 María Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak kooperatiba sozietateek Euskadin sortarazten duten enplegua areagotzeko Eusko Jaurlaritzak daukan konpromisoa berretsi egin du gaur. San Josék kooperatiben izaera “positiboa” eta euren bereizgarritasun “kualitatiboa” nabarmendu egin ditu eta arlo honetan Euskadi “nazioarteko eredua” dela gogoratu egin du. “Kooperatibismoa sektore estrategikoa da eta bultzada eman nahi diogu”, agindu du sailburuak..

  María Jesús San Josék gizarte-ekonomiari buruz hitz egin du Kooperatiben Nazioarteko Egunaren bezperan. Uztailaren 1an, larunbata, ospatzen da egun hau. Prentsaurrekoan Iñigo Ucínek (MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakaria) eta Rosa Lavínek (Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakaria) parte hartu dute ere bai. Agerraldia Donostian burutu da Gipuzkoa delako, sailburuaren hitzetan, “kooperatibismoaren jaioterria eta gotorlekua” Espainian eta Europan..

 Agerraldian, San José sailburuak kooperatiben baloreak nabarmendu egin ditu. “Pertsona eta gizarte helburuak” lehenesten dituzte kapitalaren gainetik, adierazi du. Eta gaineratu du enpresa hauek gobernu “demokratikoa” dutela baita lurraldearekiko “lotura sendoa” ere, beti ere “pertsonen beharrizanak bermatzeko”. Sailburuak, era berean, kooperatiben baloreen artean “elkartasuna eta erantzunkizuna” ere azpimarratu ditu eta “euren autonomia eta independentzia” erakundeekiko. San Joséren arabera, kooperatibek “aberastasunaren birbanaketa” ahalbidetzen dute eta duina den kalitatezko enplegua sustatzen dute. “Kooperatibak Euskadiko ikurra dira eta nazioarteko erreferente bat, gure herrialdearen enbaxadoreak munduan”, errepikatu du sailburuak.

  Lan eta Justizia sailburuak gogoratu egin du Eusko Jaurlaritzak 2018ko bigarren lauhilekoan Kooperatiba sozietateen legearen proiektua bidaliko duela Eusko Legebiltzarrera. Legearen helburua enpresa hauei “segurtasun juridikoa” ematea da. Euren barne antolaketa erregimena erraztuko du legeak, agindu du San Josék. Sailburuak gogoratu egin du Jaurlaritzak sektorearekin partekatuko duela proiektua kontsentsuaren bila.

  Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa gizarte ekonomiarekin 2017ko aurrekontuetan islatu da. Gizarte Ekonomia Zuzendaritzak sektorearentzat estrategikoak diren sei laguntza-lerro kudeatzen ditu eta aurten 3.687.719 euroko aurrekontua dauka. Haien artean, enpresak Erato eta sustatzeko eta lurralde promoziorako programek 572.000 euro gehiago baliatuko dituzte (guztira 1.941.052 euro 2017an).

  Azkenik, María Jesús San Josék kooperatibek “kalitatezko enpleguak sor ditzaten” eskatu egin du, “gizarte desberdintasunaren igoera murrizteko” helburuarekin. Lan eta Justizia sailarentzat bi aspektu hauek lehentasunezkoak dira eta, sailburuaren arabera, kooperatiba sozietateak arlo honetan eredugarriak dira.

  Bere aldetik, MONDRAGON taldeko lehendakariak, Iñigo Ucínek, kooperatibek “dauden lurraldeen ekonomia garapenean daukaten protagonismoa” azpimarratu egin du. Azaldu duenez, agerikoa da kooperatiben inguruan gizarte homogeneoagoak eratzen direla errentaren banaketari dagokionez. “Berdintasuna” lortzeko garrantzitsuak dira honelako enpresak, XXI. mendeko gizartearen erronka nagusietako bat. Ucínek, era berean, kooperatiben izaera “demokratikoa” azpimarratu du, “pertsonen inguruan” eraikitako enpresak bait dira. Langileek modu “erreal” batean parte hartzen dute enpresaren jabegoan, kudeaketan eta emaitzetan, gaineratu du. “Apaltasunez baina ozen, kooperatibak gizarte garapenerako agente aktiboak direla aldarrikatu behar dugu”, gaineratu du.

  Ucínek kooperatiben baloreak eguneratzea eskatu du, haien artean, parte hartzea, gizarte erantzunkizuna, kooperazioa edota berrikuntza. Dena den, “autoexigentzia eta erantzukizuna” protagonistak izaten jarraitu behar dute “kooperatiben esperientzia indartzeko”. Gainera, MONDRAGON taldeko lehendakariak “interkooperazioa” bultzatzea defendatu du, ez bakarrik kooperatiben artean, baizik eta beste enpresa eta agenteekin ere. “Globala den testuinguru batean, elkarrekin lan egitea geroz eta garrantzitsuagoa da”, adierazi du. “Merkatua handitu egin da eta sortzen ari diren aukera berriak baliatzeko enpresen arteko interkooperazioa sustatu beharko dugu”, azpimarratu egin du Ucínek.

  MONDRAGONeko lehendakariak, azkenik, taldeak enpleguarekin eta integrazioarekin daukan konpromisoa berretsi egin du, nahiz eta “eraginkortasuna, produktibitatea eta mundu mailan lehiakorrak izatea” helburu nagusiak izan behar diren. Izan ere, nabarmendu egin du “bakarrik lehiakortasuna bermatuz” denboran zehar “iraunkorrak” izango diren negozioak lortu ahal direla. “Lehiakortasuna bermatzea gure etorkizuna ziurtatzeko modurik onena da”, adierazi du Ucínek.

 Kooperatiben Nazioarteko Eguna 1923tik ospatzen du Nazioarteko Kooperatiben Elkarteak (ICA) eta 1995az geroztik Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Egun honen helburua kooperatiben garrantziaz ohartaraztea da, baita enpresa hauen eta Gobernuen arteko elkarlana sustatzea ere. Aurtengo ekitaldiaren leloak “kooperatibek ez dutela inor atzean uzten” azpimarratu nahi du eta gizarte integrazioan daukaten papera nabarmenduko da.

 Honen harira, Konfekoopeko lehendakaria den Rosa Lavínek kooperatiben “baloreek” krisialdiak eragin dituen “hainbat ondorio moteldu” egin dutela adierazi du, haien artean soldatetan geroz eta handiagoak diren desberdintasunak. “Kooperatibek daukaten erantzukizuna eta ardura enpresa arruntena gainditzen du eta gizartean zuzen-zuzenean eragiten du. Hori dela eta, gizarte integrazioa kooperatiben balore eta printzipioen erakusgarri da”, adierazi du Lavínek. Konfekoopeko lehendakariak gogoratu egin du gizarte ekimeneko kooperatibak geroz eta garrantzitsuak direla eta integrazioa bermatzen dutela. “Egun, aurrera doan errealitate bat dira”, esan du.

Kooperatiben Nazioarteko Egunean, Konfekoopek sektoreak 2016an utzi zituen datuen irakurketa “oso positiboa” egin du. Konfekoop Euskadiko enpresa elkarteen artean garrantzitsuenetarikoa da eta 1.110 kooperatiba ordezkatzen ditu, 2015an baino %5 gehiago. Nazioartean egiten diren salmentak %65 dira eta kooperatibek euskal BPG-ren %6ª ordezkatzen dute. Berdintasunari dagokionez, enpresa hauetan lanpostuen %52ª emakumezkoentzat dira eta %48a gizonezkoentzat.

  2017ra begira, Konfekoopen helburua “kooperatiben eredua hedatzen eta ezagutarazten jarraitzea” da. Kooperatiba gehiago sortzen badira kalitatezko enplegu iraunkorrak sortuko dira eta langileek enpresetan daukaten erabakitze ahalmena indartuko da, Lan eta Justizia sailburuak ere adierazi duenez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Rosa Lavín, Iñigo Ucín