Eu

Beatriz Artolazabal: “Laguntza eskaini behar diegu buruko gaixotasunak dituzten pertsonei, beren enpleguetan jarraitzeko edo beren lanetara bueltatu ahal izateko”

2017.eko ekainak 27
  • RAEP enplegu-zentro bereziaren 25. urteurrena, buruko gaixotasuna duten pertsonen eta familiartekoen Elkarteak sustatuta
  • “Buruko gaixotasuna duten pertsonak ildo estrategiko soziosanitarioen helmuga diren kolektiboetako bat dira”
  • Asafesek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Lanbide nabarmendu ditu, beren lanagatik eta konpromisoagatik

Vitoria-Gasteiz, 27/06/2017

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “laguntza eskaintzea buruko gaixotasunak dituzten pertsonei, beren enpleguetan jarraitzeko edo beren lanetara bueltatu ahal izateko, lantokitik baztertzea eta gaixorik uztea edo behin betiko desgaitasunagatiko prestazioak jasotzen jarraitzea baino irtenbide hobea da”.

Artolazabalek RAEP (Arabako gaixo psikikoen errehabilitazioa) enplegu-zentro bereziaren 25. urteurrenean parte hartu du; zentroa 1992an jarri zuen martxan ASAFESek, gaixotasun mentala duten pertsonen eta familiartekoen elkarteak, pertsona horientzat enplegu produktiboaren eta ordainpekoaren alternatiba izateko. Ekitaldia Vitoria-Gasteizko Goiuriko Jauregian egin da, gaur arratsaldean; bertan, ASAFESek eta enplegu-zentro bereziak beraiekin lankidetzan diharduten erakunde eta enpresak nabarmendu nahi izan dituzte, besteak beste, Lanbide eta Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, beren lanagatik eta konpromisoagatik.

Ekitaldian, María Carmen Arroyo RAEPeko presidenteak, Ana Belén Otero ASAFESeko gerenteak eta Endika Minguela RAEPeko koordinatzaileak parte hartu dute. Erakundeen izenean, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatuak, Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriko zinegotziak, Ion Urresti Caja Vital Fundazioko presidenteak, Eguzkine Miguel Arabako Buruko Osasunaren Sareko zuzendariak, Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak, Estibaliz Jiménezek eta Juan Fernández de Campinuk –biak ASAFESekoak– parte hartu dute.

Beatriz Artolazabalen hitzetan, “Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) buruko osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta sozial gisa definitzen du, eta ez bakarrik kalte edo gaixotasunik eza gisa”.

Osasun mentaleko kontzeptuek ongizate subjektiboa, autonomia, gaitasuna, belaunaldi arteko mendekotasuna eta intelektualki eta emozionalki errealizatzeko trebetasunaren aitorpena barne hartzen dituzte”.

Gaixotasun mentalaz hitz egitean, benetan bizi osoan zehar lau pertsonatatik bati eragin diezaioketen eta desgaitasun psikosoziala eragin dezaketen gaixotasunen multzoaz ari gara. Arazo honen kontzientziazio sozialean aspaldion izan diren aurrerapenak gorabehera, eta sinesmen faltsuak zuzentzeko, nahikoa da kanal sentsazionalistetan gertakari handietsi jakin bat agertzea, berriz ere gizartea gaixotasun mentala duten pertsonekin sentsibilizatzeko lana hasi behar izateko eta gainerako pertsonek baino fidagarritasun gutxiago eragiten dutelako eta gainerakoak baino erasokorragoak direlako ustea saihesteko lanari berriro ekin behar izateko”, esan du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Artolazabalen hitzetan, “ebidentzia zientifikoak dio nahasmendu mental larriak dituzten pertsonak ez direla gainerakoak baino bortitzagoak. Kontrara izaten da, biktima izaten dira, eta ez erasotzaile. Gaixotasuna dela eta, mespretxuak, irainak eta indarkeria jasan ohi dituzte; egoera hori ez da izaten beste patologia batzuetan”.

Laguntza

Gaixotasunaren eraginpean dauden langileei laguntza eskaintzea, beren enpleguari eusten laguntzeko edo beren lanera bueltatzeko,lantokitik baztertzea eta gaixorik uztea edo behin betiko desgaitasunagatiko prestazioak jasotzen jarraitzea baino irtenbide hobea da”, esan du sailburuak.

Artolazabal sailburuak esan du “buruko gaixotasuna duten pertsonak Osasun Sailarekin eta beste erakunde publiko batzuekin batera sustatuko ditugun ildo estrategiko soziosanitarioen helmuga diren edo lehenesten diren kolektiboetako bat direla.  Zalantzarik gabe, hori da bereziki eragingo dugun kolektiboetako bat eta, gainera, modu berezian egingo dugu, guretzat lehentasunezkoa baita”.

Artolazabalek azaldu du bere saila eta Lanbide honako arlo hauetan ari direla lanean: prebentzioa, detekzio goiztiarra, diagnostiko goiztiarra, asistentzia- eta gizarte-arreta, errehabilitazioa, integrazioa, errekuperazioa eta kolektiboko pertsona gisa dituen gaitasun guztien garapena. Gainera, esker ona adierazi die “gaixotasun mentala duten pertsonak zaintzen dituzten familiei, paziente zein familiartekoei arreta eskaintzen dietenei, bizi-kalitatea eremu terapeutikoan eta sanitarioan, oro har, bai eta sozialean ere, plangintzarako funtsezko alderdi baita”.

“Helburu hori betetzen doan neurrian, gure gizartea kohesionatzen doa. Gizarte-eskubide horiek ongi kudeatu eta errespetatzen badira, horiek dira gizarte modernoagoaren eta solidarioagoaren oinarri, eta XXI. mendeko Euskadi eta Europaren funts”, esan du Artolazabal sailburuak, amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María Carmen Arroyo; Ana Belén Otero; Endika Minguela, Marian Olabarrieta; Nerea Melgosa, Ion Urresti, Eguzkine Miguel, Borja Belandia; Estibaliz Jiménez, Juan Fernández de Campinu