Eu

Udan garapenerako lankidetzan parte hartzen duten Euskadiko ehun gaztek, gaur, Lakuan, beren dokumentazioa jasoko dute

2017.eko ekainak 27

 

  • Asiara, Hego Amerikara eta Afrikara bidaiatuko dira.  
  • Euskal GGKEen epaimahaiak hautatu ditu gazte horiek; kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa dute.
  • Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte bete ditu, Euskadiko gazteak sentsibilizatzen
  • Artolazabal: “Kontuan izan da hautatu diren pertsonak egokiak izatea; horretarako, banaka proiektuan sartzeko gaitasuna eta beren ahalmen pertsonalak eta motibazioak hartu dira kontuan”

 

VG 17-06-27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Marcos Muro Enplegu eta Gazteria sailburuordeak eta Ander Añibarro Gazteria zuzendariak, gaur arratsaldean, 16:00etan, Lakuan, aurtengo udan hiru hilez munduko zenbait tokitan –bereziki, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan– garapenerako lankidetzan jardungo duten Euskadiko ehun gazteren taldeari dokumentazioa entregatzeko ekitaldian parte hartuko dute.  

 

Euskal GGKEetako ordezkariek eratzen duten epaimahaiak aukeratu ditu ehun pertsona horiek, eta hautatuek kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa dute.  Programaren gastuak Eusko Jaurlaritzaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontura izango dira.

 Artolazabal sailburuaren hitzetan, “kontuan izan da aurretiaz hautatutako pertsona egokia izatea; horretarako, aintzat hartu da topaketa horretan egin den elkarrizketaren eta jardueren emaitza; topaketan banaka proiektuan sartzeko duten gaitasuna, beren ahalmen pertsonalak, motibazioak eta abar ebaluatu dira”. 

 Halaber, aurretiaz hautatutako pertsonaren profila garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eskainiko lankidetza-ekintzen ezaugarrietara egokitzen den baloratu da, bai eta udako jarduera horietan hasteko denboraren disponibilidadea ere.

 Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte bete ditu, eta helburu du Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetzan jarduteko ekintzetan sentsibilizatzea eta euskal gazteetan herrien eta gizarteen arteko elkartasunaren kultura sustatzea. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak