Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Euskadiko irakaskuntza elkarte nagusiei zerga hezkuntzaren berri eman diete

2017.eko ekainak 27
  • Unitate didaktikoari buruzko hitzordu informatibora bertaratu dira EHI, KRISTAUESKOLA, BIHE, ERKIDE eta COAS.

 

Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak Euskadiko irakaskuntza-elkarte nagusiekin –EHI, KRISTAUESKOLA, BIHE, ERKIDE eta COAS− bildu dira gaur hezkuntza-modulu zibiko-tributario berriaren inguruko informazioa emateko. Modulua datorren ikasturtean egongo da ikastetxeentzat eskuragarri, DBHKO 4. mailatik aurrera emateko. Ekimen hori Zerga Iruzurraren Aurkako Borrokarako Plan Bateratuaren baitakoa da, eta azken urteotan Gipuzkoak lurraldeko ikastetxeetan garatu duen esperientzia du abiapuntu.

Ekimena izapidetze-fasean dago, baina erakundeek elkarteei ekimenaren helburuak helarazteko interesa azaldu dute, 2017-18 ikasturtean ahalik eta ikastetxe gehien atxikitzea lortzeko.  

Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa indartzeko apustua egin dute, zergen balio soziala nabarmendu eta gastu publikoarekin duen lotura azpimarratzeko. Ildo horretatik, erakundeak iruzurraren aurka eta zerga-betebeharrak borondatez betetzearen alde kontzientziatzea sustatzeko lanean ari dira; gazteak azpimarratu dituzte. Hori guztia islatu da unitate didaktikoan eta, horretarako, 190.000 euroko inbertsioa egingo da. Eusko Jaurlaritzak %50 hartuko du bere gain eta Aldundiek gainerako %50a.

Lau erakundeek zehaztutako helburuak honako hauek dira:

a) Ekonomia eta zerga-sistemaren inguruko oinarrizko ezagutzak helaraztea, zergen inguruko ikasleen kontzientziazioa sustatzeko. Zehazki:

  • Ondasun eta zerbitzu publikoak identifikatzea.
  • Ondasun eta zerbitzu publikoen balio ekonomikoa eta gizarte-eragina ezagutzea.
  • Ondasun eta zerbitzu publikoen finantziazio-iturri ezberdinak identifikatzea, bereziki zerga-bidezkoak.
  • Ondasun eta zerbitzuen zuzkidura publikoa lortzeko eskubide eta erantzukizunak ezartzea.
  • Publikoa denaren eta, beraz, guztion ahaleginarekin eta onura komunarentzat erabilitakoaren inguruko errespetuzko jarrerak barneratzea.
  • Zerga-sistema, diru-sarrerei eta gastu publikoari dagokienez, gizarte demokratiko batean justizia, ekitate eta elkartasun-balioak azaleratzen diren alorretako bat dela ulertzea.

b) Euskal zerga-sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzea eta, horretarako, Administrazioak jasotako diruarekin eskaintzen dituen zerbitzu publikoak identifikatzea.

c) Zerga-iruzurrari aurre egitearen garrantziari buruzko gizarte-eztabaida sustatzea, eta zerga-erantzukizuna kultura demokratiko batean gizartearen elkarbizitza antolatzeko oinarrizko balioa dela ulertzea. Horretarako, zerga-erantzukizunak betetzea betebehar zibikoa dela identifikatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak