Eu

“Ez dago saturazio turistikoaren pertzepziorik” adierazi du Retortillok turismoaren karga-gaitasunari buruzko azterlanaren aurkezpenean

2017.eko ekainak 28

Deustuko Unibertsitatearekin eta In2destinations enpresarekin lankidetzan Euskadiko turismoaren karga-gaitasunari buruz egindako azterlana aurkeztu du gaur Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok. Aurkezpenean, sailburuarekin batera Nagore Espinosa eta Asunción Fernández-Villarán ikerlariak izan dira, turismoaren egoera neurtzeko hurbilketa honen metodologia, analisia eta ondorioak azaldu dituztenak.

Sailburuak adierazitakoaren arabera, abagune ona bizitzen ari da orain Euskadiko turismoa. Izan ere, turisten sarrerak gora egin du % 8,8 lehenengo lauhilekoan 2016koaren aldean, eta 97.000 enplegu baino gehiago sortu dira jarduera turistikoetan, lehenengo hiruhilekoan.

Horrekin, azaldu du Retortillok, Euskadik hazteko marjina du oraindik “baina monitorizatu egin behar dugu nola doan hazten. Hazkunde orekatua lortu behar dugu, turisten fluxua banatuz, haiek gune gutxi batzuetan kontzentratzea saihestuz". Eta, hain zuzen ere, azterlan honek pauso bat eman du bide horretatik, udalerriek duten karga-gaitasunari buruzko lehenengo azterlan zabala baita Euskadirentzat.

Azterlanaren emaitzek aditzera ematen dutenez, “euskaldunen iritziz jarduera turistikoa benetan dago goraldian Euskadin eta handitu egin da bisitatzen gaituzten pertsonen kopurua. Dena den, ez dute kezkagarritzat jotzen, ez baitute inolaz ere sumatzen turismoaren saturazio-mailetan gaudenik".

“Turismoaren garapenak hazkunde iraunkorraren irizpideetan egon behar du oinarrituta, eta hori babestu behar dugu garapen iraunkorra bermatzeko, ondarea babesteko, tokiko ekonomian enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzeko eta, funtsean, helmugan turistak inplikatzeko” nabarmendu du Sailburuak. “Tokiko komunitatearen aberastasunari ekarpena egingo dion turismo bat da, ikuspegi ekonomikotik ez ezik, kulturaren eta bizi-kalitatearen ikuspegitik ere.

 

Euskadiren karga-gaitasunaren azterlana turismo iraunkorraren neurketatik abiatuta

Azterlanak biltzen dituen adierazleak turismoaren karga-gaitasunarenak dira, eta jarduera turistikoaren banaketaren analisi geografikoa hartzen du barnean. Lagina hiru hiriburuek barnean hartzen dituzten 6 udalerritako lurralde-eremuan burutu da: Gernika-Lumo, Laguardia eta Zarautz.

Bilketa-metodoak iturri sekundarioetan oinarritzen dira (INE, EUSTAT, Agentziak eta abar). eta iturri primarioetan elkarrizketen eta inkesten bitartez. 

Azterlanak erakusten duenez, Bilbon, turisten % 35ek bisitatzen dituzte baliabideak hiritik kanpo, bereziki Bizkaia zubia, Gaztelugatzeko Doniene, Urdaibai eta Donostia. Gainera, hiri barruan, leku hauek bisitatzen dituzte: Artxanda (% 10), Guggenheimeko barnealdea (% 30), alde zaharra (% 46) edo merkataritza-gunea (% 29).

Donostian, % 28,7k bisitatzen dituzte hiritik kanpo dauden lekuak (Zarautz, Getaria, Biarritz, Hondarribia, Bilbo), % 57 hurbiltzen dira alde zaharrera, eta % 53 merkataritza-gunea. Gasteizen, % 38k bisitatzen dituzte beste leku batzuk, bereziki Bilbo, Guardia, Uribarri urtegia…

Eremu ekonomikoan, emaitzek erakusten dutenez, oro har, ostatu-gau gehienak hoteletan eta pentsioetan ematen dira, % 53 baino gehiago batez beste. Zentzu horretan Bilbok erakusten du ratiorik altuena hoteletan.

Gizartearen ikuspegiak egoiliarren pertzepzioa eta bisitariena hartzen ditu barnean. Puntu horretan ateratako ondorio nagusia hauxe da, inkestatuak jabetzen direla jarduera turistikoaren goraldiaz, baina horrek ez ditu kezkarazten eta ez dute egoera hori saturaziotzat ikusten.

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GrupoXabide
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    #Turismo - Estudio de capacidad de carga turística en Euskadi" https://t.co/qA8wCeW7Zk cc / @albacanadas &… https://t.co/Cp8vlvZuKe

  • @AnderGurusa
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    #Lotsagarria #Propaganda #Turismoa https://t.co/NUb8UZ1Wdg (II)

Ekitaldiko kargudunak