Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro bideratu ditu unibertsitate-beketarako

2017.eko ekainak 27

Osakidetzaren lan-eskaintza publikoaren inguruan lortutako akordioak “enplegu publiko iraunkorra eta kalitatekoa” ekarriko duela ziurtatu du Gobernu Kontseiluaren ondoren Osasuneko sailburuak"

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten duen agindua. Deialdi honetan, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aitortzeko eta saritzeko bikaintasun akademikoko bekak ere jasotzen dira. Orotara, Hezkuntza Sailak 26 milioi euro bideratzen ditu unibertsitate-beketarako. 

Hala jakinarazi die gaur Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek hedabideei Gobernu Kontseiluaren ondoren izandako prentsaurrekoan, non Osasuneko sailburu Jon Darpónek ere xehetasun gehiago eman dituen ostiralean sindikatuen gehiengoarekin lortutako akordioa dela-eta 3.335 plazako LEP baten deialdia egiteko, garrantzitsuenetako bat izanik orain arte izan direnen artean. Probak 2018ko lehenengo seihilekoan izango dira. Darpón pozik agertu da lortutako akordioarekin, “enplegu publiko iraunkorra eta kalitatekoa” ekarriko baitu, eta azaldu duenez, aldi baterako lanpostuak % 7 baino gehiago murriztu ahal izatea izango da neurri hauen eta Saila hartzen ari den beste batzuen helburua.

Bestalde, prentsaurreko horretan bertan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluak hartutako beste erabaki batzuen berri eman du, besteren artean: EAEko Herri Administrazioen Energia Iraunkortasunari buruzko Legea onestea, edo Euskal Herriko Landa Garapenerako OSOA Programan jasotako hiru-laguntza lerro baimentzea.

GOBERNU ZENTRALARI DEIA

Egungo gai politikoei buruz galde egin zaionean, Erkorekak azpimarratu duenez, Gernikako Estatutua osorik betetzea Eusko Jaurlaritzaren “lehentasunezko helburu bat” da, eta hala ageri da jasota Gobernu Programan. Zehazki, ebatzi gabe dauden zenbait transferentzia identifikatu ditu, besteak beste, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa, kartzelen transferentzia eta trenbideena.

Zentzu horretan, euskal Exekutiboko bozeramaileak “borondate instituzionala” eskatzen dio Gobernu zentralari eta PPri “bultzada politikoa” Estatutuaren garapenean aurrera egin ahal izateko. 

 

2017-06-27 gai-zerrenda

Prentsa txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Asunto principal ➡ El Gobierno Vasco destina 26 millones de euros para becas universitarias ➡ https://t.co/7inVGXQtGW

  • @josebapdh
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Asunto principal ➡ El Gobierno Vasco destina 26 millones de euros para becas universitarias ➡ https://t.co/go85z5PKvx

Ekitaldiko kargudunak