Berriak Lehendakaritza
Eu

Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da lehendakaria buru zuela

2017.eko ekainak 27

Gaur arratsaldean Lehendakaritzako egoitzan Emakume eta Gizonen Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela. Bilera honetan Jaurlaritzako sail bakoitzak, eta baita Emakundek ere, 2017rako berdintasunaren arloan aurreikusita dituzten planifikazioak aurkeztu dituzte.

Honekin batera, sailetako arduradunek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Planaren lehen zirriborroa ezagutu ahal izan dute eta haren inguruan eztabaidatu. VII Plana legealdi bakoitzaren hasieran Emakundek lantzen duen plana da eta euskal erakundeek berdintasunaren inguruan izango dituzten ardatz estrategikoak finkatzen ditu.

Plan berriak aurreko planetan abian jarritako prozesu eta lan ildoak mantenduko ditu eta prozesu parte hartzaile baten bitartez eratzen ari da. Honetarako ekarpenak egingo dituzten hainbat interes talderekin lan egiteko espazio eta lan metodologiak jarri dira martxan. Parte hartzeak eremu politikoa, teknikoa, soziala eta herritarrena du kontuan.

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MireiaElkoro
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da @iurkullu Lehendakaria buru zuela ➡ https://t.co/u45ghmsnpY https://t.co/fXkAVI

  • @JEAndradesG
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la Comisión Interdepartamental para la #Igualdad ➡ https://t.co/PALNPNIaxO https://t.co/

  • @DavidDiezLl
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha presidido la Comisión Interdepartamental para la #Igualdad ➡ https://t.co/PALNPNIaxO https://t.co/

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da @iurkullu Lehendakaria buru zuela ➡ https://t.co/u45ghmsnpY https://t.co/fXkAVIhrGl

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ha presidido la Comisión Interdepartamental para la #Igualdad ➡ https://t.co/PALNPNIaxO https://t.co/uO9OHeNeNs

Ekitaldiko kargudunak