Eu

Ekainaren 28ko manifestua

2017.eko ekainak 28

1969ko ekainaren 28an Stonewallen (New York) izandako istiluek inflexio-puntu bat markatu zuen LGTBI kolektiboarentzat. Gaur, nahiz eta gizarte-kontzientzia gero eta handiagoa den, datuek berresten dute gorroto-diskurtsoen icebergaren tontorrean sexu-orientazioaren eta identitatearen, edota genero-adierazpenaren ondorioz diskriminazioa dagoela. Esparru honetan, beste urte batez, gizartearen zati handi batek bat egiten dugu mundua elkarrekin ikusi nahian, eta hortik eratortzen da alde batera uzten zaila den zapore gazi-geza.

Ukaezina da borrokan urteak eman eta gero LGTBI kolektiboa gero eta ikusgaiagoa dela. Gero eta armairu apurtu gehiago daude, eta, are inportanteagoa dena, gero eta armairu gutxiago egiten dira.

Gaur, neskak eta mutilak diren moduan (elkarrekin) bizitzetik hurbilago daude, genero-eskemek estutzen jarraitzen dute, baina itotzearen sentsazioa gero eta txikiagoa da jada. Entzuteaz gain, neska eta mutil hauei aditzen diegu: beren kabuz dihardute publikoki.

Lesbiana gazteek, gay-ek, trans pertsonek, bisexualek… erabaki dute beren sexualitatea askatasunean bizitzea: mobilizatu egiten dira eta harrotasunez gozatzen dute, drama barik. Lehendabiziko aldiz gizon batek (Luxenburgoko lehen ministroaren senarra) posatu du lehen damekin batera Europako goi-bilera batean, eta horren argazkia biral bihurtu da.

Jakin badakigu LGTBI siglak ez direla nahikoak pertsona guztion sexu-orientazioak eta identitateak edota genero-adierazpenak barneratzeko, baina ez dugu jarraitu nahi aldarrikatua izan behar duen kolektibo bati siglak gehitzen: sigla hauek sexu- eta genero-aniztasunaren esparru osoa hartu behar dute barne, inor kanpoan gera ez dadin. Egunen batean aniztasun hori hala hartu beharko litzateke aintzat, pertsona guztiak bertan izan daitezen.

Zoritxarrez, kolektibo honek pairatzen duen diskriminazioaz ere hitz egin behar dugu; adibidez, Txetxenian, non kontzentrazio-esparruetan “garbiketa prebentiborako lanak” gauzatzen baitira; bestalde, aipatu behar da hamaika herrialdetan LGTBI izatea heriotzarekin zigortzen dela, eta beste hainbatetan kartzelarekin (biziarteko kartzela-zigorra, isunak, lan nekagarriak eta deportazioak). Gertuago eta egungoago ditugu bestelako gertaerak (lesbianismoa ikusgai egiteak ekarri zuen kafetegi batetik kanporatzea, edo neska pare batek jasandako erasoa). Halaber, gogoratu nahi dugu Estatuko hainbat tokitan trans gizon eta emakumeen aurka gertatzen den indarkeria, batez ere azken horien aurkakoa.

Gainera, deitoratu egiten dugu oraindik OME (Osasunaren Mundu Erakundea) eta AMPA (American Phsycriatic Asociation) erakundeen psikiatria-arazoen gidaliburuetan transexualitatea agertzea, nahiz eta horretarako zientzia-arrazoiketarik ez egon, horrek trans gizon eta emakumeen bizitza erruz oztopatzen duelako.

Hori guztia ez da bakarrik LGTBI kolektiboari dagokion zerbait, euskal gizarte osoari dagokion zerbait baizik. Hain zuzen ere, kolektiboa bera da erasoak pairatzen dituena, baina pertsona guztiok pairatzen ditugu halako munduan bizitzearen ondorioak.

Testuinguru honetan, ekainaren 28koa are inportanteagoa da, eta Berdindu Zerbitzu Publikoak (Eusko Jaurlaritzako LGTBI kolektiborako informaziorako eta arretarako Zerbitzua) hurretik jarraitzen ditu gorroto-delituen eta giza eskubideen urraketa, eta gizartea animatzen dugu halako egoerak ozenki salatzera. Atzera begiratzen badugu, ikusi egingo dugu sexu- eta genero-aniztasuna gero eta gehiago onartzen direla, eta hori, neurri batean,  euskal gizarteak komunitate solidarioagoa eta bidezkoagoa egiteko ahaleginaren ondorioa da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    Bat dator @Gob_eus sexu orientazio, nortasun edo genero adierazpenerako askatasunaren aldeko aldarriarekin #E28 https://t.co/UkJeoqagsf

  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus se suma al clamor por el respeto a la libertad de orientación, identidad sexual o expresión de género #28J https://t.co/HBZ9PjXX12

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak