Eu

Retortillo sailburua izan da Bilboko Gran Hotel Dómine-ren birmoldaketaren inaugurazioan buru

2017.eko ekainak 26

Turismoko sailburu Alfredo Retortillo buru izan da Bilboko Gran Hotel Dómine-ren birmoldaketaren inaugurazioan. Bertan, hoteletako enpresa-munduko, bidaia-agentzietako, hedabideetako eta eremu instituzionaleko ordezkari ugari izan dira. Hotel hau Bilboko alde berriko arkitektura modernoaren adierazgarrietako bat da, Foster, Gehry edo Moneoren sortzuntzekin batera. Art District enblematikoan kokatua, Guggenheim eta Arte Eder museoak, Iberdrola dorrea eta Euskalduna jauregia ditu inguruan.

 

Sailburuak eman duen diskurtsoan adierazi duenez, uste osoa du etorkizunean ez dela lurralderik izango, aldi berean, finantzarioki sendoa eta kulturalki garrantzizkoa izango ez denik. “Arkitekturaren (onaren) garrantziaren adibide bat da Bilbo, bisiten eragile ez ezik hiriaren eta herritarren suspertzaile den aldetik ere.

 

Retortillok zuzenean aipatu du hotelarien lana: “harro behar dute egon euren lanbideaz. Une paregabeak, esperientzia ahaztezinak errazten dituzte. Gaurko bidaiariak, gure hirietara iristen denak –aisia nahiz negozioa dela-eta erakarria– esperientzia indibidualizatua nahi du. Dómine berri hau bezalako hotel batek finkatuko du agertokia ahalmen handiko oroitzapenak sorrarazteko, instalazio berritu hauek erabiltzen dituztenen artean bizitza osoan gogoan izango dituztenak".

 

Turismoko sailburuak azpimarratu duenez “hoteletako negozioa eta abegi ona eskutik doaz. Herrialde gisa bat eginik saiatzen bagara irekiak eta abegitsuak izaten, helmuga izateko aukeratzen gaituen bidaiari bakoitza gonbidatu bakarra balitz bezala sentiarazten saiatzen bagara, urte on ugari izango ditugu aurrean. Hotelen sektorearen esku dago ostatu-hartzailearekin konektatzeko modu berriak eta zirraragarriagoak aurkitzea. Eta kontuan izanik nola aldatzen ari diren orain bidaiariak, eta gauza berriak eskatzen, parekorik izango ez duen abegi ona eskaintzea da gure zeregina, zuena enpresaburu zareten aldetik eta gurea gobernu garen aldetik.

 

Alfredo Retortillok sektorean den enplegua aipatuz amaitu du bere hitzaldia. Turismoa jardueraren eta enpleguaren berebiziko garrantzia duen eragilea da. 2017ko lehenengo hiruhilekoan, turismo-jardueretan 97.892 zeuden guztira Gizarte Segurantzan afiliatuta (Euskadin afiliatutako guztizkoaren % 10,7). Afiliazioen kopuruak % 2,4 egin zuen gora 2016ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Konstante bat da dagoeneko, estatistika berri bakoitzean, turismoarekin zerikusia duten jarduerek portaera hobea izatea euskal ekonomia osoarekin alderatuta.

 

Retortillok baieztatu duenez, “gakoetako bat apustu egiten ari garen turismoa lortzeko, balio erantsia sorrarazten duen turismo bat, turismo desestazionalizatu bat, eta kalitateko enplegua bultzatzen duen bat lortzeko, hauxe da, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea. Bidaiariak harritzeko eta gozarazteko modu berriak aurkitzea Dómine berri hau bezalako ereduetan datza, baita beste proiektu eta errealitate batzuetan ere, Euskadi osoan zehar abian jartzen ari direnetan“.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo Salazar, Alexandra Wicke, Foraster,Xabier Otxandiano,