Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Idoia Mendiak erakundeei deia egin die urritasuna duten pertsonen eskubideak babesten laguntzeko

2010.eko azaroak 18

Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren Web-atariak zenbait eduki zeinu-mintzairara egokitu ditu pertsona gorrentzat

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendia andreak, parte hartu du gaur goizean 'Edekaren Urteroko IV. Jardunaldia. Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko batzarra' izenekoaren irekiera-ekitaldian. Donostiako Kursaal Jauregian egin duen mintzaldian, Mendiak adierazi du, 2006ko abenduaren 13an onartu arren, Ezgaitasunen Eskubideen Nazioarteko Biltzarrak ez duela garrantzi eta arreta berezirik eduki, ez da dagozkion hartzaileei heldu, eta erakundeei dei egin die laguntzeko nazioarteko aintzatespen hori "ate atzean ez botatzeko".

Eusko Jaurlaritzak planteatzen duen etorkizuna adierazi nahian, sailburuak esan duenez, gure hezkuntza-sarean Bigarren Hezkuntzako gela egonkor edo hezkuntza bereziko laguntzaileak, hau da, Pedagogia Terapeutikoa (hezitzaileen artean PT izenez ezagutzen direnak), bezalako esperientziak bultzatu nahi ditugu, gure neska-mutiko gor, itsu, dislexiko edo hezkuntza-behar berezia duten ikasleek ahaztu gabe. Azken hauentzat, CNEak (Banakako Curriculum Egokitzapena) dira tresna balioduna eta ezinbestekoa. Era berean, zereginen gelak (SAT bezala ezagutzen direnak) aipatu ditu, urritasunik dutenentzat lan-mundurako ateak irekitzeko zuzenduak.

Irisgarritasun eta Web estandarrei buruzko politika berriari dagokionez, Mendiak gogoratu du euskal Administrazioa lehenengoetariko bat dela WCAG 2.0 izeneko Web irisgarritasunerako jarraibideen bertsio berria aplikatzen. Eta, halaber, Zuzenean: Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren Web-atarian martxan jarritako "esperientzia berritzaile bat" ezagutzara eman du, hots, esperientzia pilotu gisa, zenbait eduki zeinu-mintzairara egokitu ditu pertsona gorrentzat. Hauek aukera izango dute euskadi.neteko atal hori ezagutzeko avatar birtual baten argibideak jarraituz.

Bere hitzaldia bukatu duenean, Edekaren Urteroko IV. Jardunaldian zeuden elkarte batzuen ordezkariak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarengana hurbildu dira Eusko Jaurlaritzak egin dituen jardueren aldeko poztasuna adierazteko eta pertsona gorrentzat euskadi.neteko eduki batzuk zeinu-mintzairara egokitzeko proiektu pilotuan baita urritasunik dutenen eskubideak babesteko zuzendutako geroagoko ekimenetan ere Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzeko borondatea azaltzeko.

Elbarrituen Ordezkarien Euskal Koordinatzailea / Coordinadora Vasca de Representantes de Personas con Discapacidad Edeka izeneko euskal elkartea eratu da, bokazio autonomikoarekin, dirua irabazteko asmorik gabe eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-bizitzan parte hartzeko xedearekin. Elkarteak desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideak defendatu nahi ditu, Konstituzioaren 22. artikuluaren itzalpean. Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legean (42. EHAA, 1988-03-01) eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren arabera arautuko da elkartea.

2 iruzkin
  • @gradha
    2010.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    ¿Qué es coadyuvar? http://bit.ly/bKOkmx

  • @Nagodelos
    2010.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Idoia Mendia llama a las instituciones a coadyuvar para preservar los derechos de las personas con discapacidad. http://bit.ly/bKOkmx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak