Eu

Artolazabal´ek gogoratu du ONCEk euskal gizarte-kohesioan duen papera

2017.eko ekainak 24
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ONCEren Urteko Jaian parte hartu du, Donostiako Kursaalean
  • “Pertsonan oinarritzen den plangintzaz hitz egiteak tartean ditu konpromisoa eskatzen duten balioak, integrazioa, aukera-berdintasuna, autonomia pertsonala eta erabakiak hartzeko parte-hartzea”.

 

DSS 24 06 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean esan du “ONCEk itsutasuna, gor-itsutasuna eta beste mugikortasun-muga batzuk dituzten pertsonei laguntzeko egiten duen ekintzak euskal gizartea kohesionatzen duela; izan ere, gizarteratzen eta horiek garatzen laguntzen du”.

 Beatriz Artolazabalek Donostiako Kursaal Entzungelan parte hartu du, ONCEren jaian, Miguel Carballeda ONCEko presidentearekin, Juan Carlos Anduezarekin eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin batera.

 “Eskerrik asko eta zorionak ONCEri, bere erakundeak itsuei, ikusmen-urritasun larria dutenei edo gor-itsutasuna dutenei laguntza espezializatua emateko dituen zerbitzu guztiengatik. Eremu horretaz gainera: Oncek ere ahalegina egiten du gure gizartearen inklusio- eta gizarteratze-behar bakoitzerako. Azken batean, laguntza handia ematen dio euskal gizartearen kohesio hobeari”, esan du sailburuak.

 “Desgaitasunen bat duten pertsonentzako arreta pertsonak pertsonari egin behar diola uste dugu. Kontuan hartuta pertsona bakoitzak, beharbada, arreta desberdina behar duela, bere beharrizanetara egokituagoa. Helburua da arreta-eredua sustatzea eta, eredu horretan, pertsona onuradunak erdigune izatea”, esan du sailburuak.

 Artolazabalen hitzen arabera, “pertsonan oinarritzen den plangintzaz hitz egiteak esan nahi du konpromisoa eskatzen duten balioez hitz egitea, integrazioa esan nahi du, aukera-berdintasuna dakar, autonomia pertsonala, eta erabakiak hartzeko parte-hartzea sustatzen du. Hori dela eta, gure eskumenak aintzat hartuta, ziur gaude gizarte-politiketako ekintzak bi oinarrizko printzipio bete behar dituela: pertsonak, pertsona izatearren, duintasuna dutela eta ez prezioa, eta pertsona orok merezi duela kontuan har dezaten eta errespeta dezaten”.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nmelg
    2017.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Artolazabal recuerda el papel de la ONCE en la cohesión social vasca ➡ https://t.co/gDh8HTasuz https://t.co/OqfNNvKd4T

  • @Ingurukomej
    2017.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Artolazabal recuerda el papel de la ONCE en la cohesión social vasca ➡ https://t.co/gDh8HTasuz https://t.co/OqfNNvKd4T

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal recuerda el papel de la ONCE en la cohesión social vasca ➡ https://t.co/gDh8HTasuz https://t.co/OqfNNvKd4T

Ekitaldiko kargudunak