Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak akordioa lortu du SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoarekin aurten 3.335 plaza eskainiko dituen Enplegu Publikorako Eskaintza egiteko

2017.eko ekainak 23

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Osasun Sailak uste dute eskaintza ona egin dutela enplegua eta egonkortasuna  hobetzeko Euskal Osasun Sisteman eta akordioa sinatu duten hiru sindikatuen erantzunari egoki iritzi diote.

 

Gaur adostu den aurre-akordioa Osakidetzako Administrazio Kontseiluak berretsi beharko du datorren astean, Enplegu Publikorako Eskaintzaren azterketa-deialdia abiatzeko izapideei hasiera eman aurretik.

Gaur Vitoria-Gasteizen egin den osasun arloko mahai sektorialean akordio garrantzitsua erdietsi dute Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoak.

Osakidetzak gaurko Osasuneko Mahai Sektorialean aurkeztu duen eskaintza Osasun Sailaren eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren esfortzu eta borondate irmoagatik lortu da. Horri esker, lan-egonkortasuna areagotu eta tenporalitatea gutxituko da Euskal Osasun Sisteman.

Zehazki, sindikatuei eskaini zaie aurten 3.335 lanpostu eskainiko dituen 2016-2017 EPEa antolatzea. Zuzendaritza Nagusiak lehenago aurreratu zuen bezala, Estatuko Administrazio Orokorreko Aurrekontu Orokorren Legeak aukera eman duen neurrian, Osakidetzak bete du 2017 EPEan eskainitako lanpostu kopurua handitzeko konpromisoa eta gaurko mahai sektorialeko batzarrean 3.335 plaza eskainiko dituen Enplegu Publikoaren Eskaintza egitea proposatu du. Halan, txanda irekian, 3.033 lanpostu eskainiko lirateke 21 kategoria profesional ezberdinetan eta, barne sustepenean beste 302 lanpostu. Era berean, proposatu du azterketa-probak nolakoak izango liratekeen, noiz izango liratekeen eta prozedura azkartzeko eta arintzeko negoziatzeko aukera, oposizio-aldiko fase batzuk kenduta. EPEaren inguruko akordioarekin batera, Osakidetzak mantendu du lan-poltsak osatzeko irizpide berriaren proposamena.

Lekualdatze-lehiaketei dagokienez, 2016ko Akordioa aldatzea eta EPEko lanpostuen % 90 ateratzea eskaini da, baita Lekualdatze-lehiaketa ireki eta etengabeak egiteko sistema berri bat sortzeko konpromisoa ere, 2018tik aurrera ezarriko litzatekeena.

Mahai sektorialeko akordioa SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoarekin sinatu da. Aurreko egunetan egindako negoziazioen ostean, azkenik, gaur adostasuna heldu da. Hortaz, datorren astean Osakidetzako Administrazio Kontseiluak gaur goizean sindikatuekin adostutakoa berretsiko du, eta horrek 2016-2017ko EPEko azterketen deialdirako izapideekin hasteko bidea irekiko du.

Akordioa sinatuta, Zuzendaritza Nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila pozik agertu dira, sinatu duten hiru sindikatuek azaldutako jarrera konstruktiboagatik eta negoziatzeko borondateagatik. Bestalde, atea irekita utzi diete gainerako sindikatuei eta aukera ematen diete datozen egunetan akordio honekin bat egiteko.

Osakidetzak borondate osoa eta konpromisoa erakutsi du, hain zuzen ere, Osakidetzaren historian inoiz egin den Enplegu Publikorako Eskaintza jarri duelako mahai gainean. Gutxika-gutxika aurrera egin dugu, beraz, legea errespetatuz, eta nahiz eta oraindik ez dugun lortu zenbait arlotan ados jartzea, bide onetik ari gara, gure profesionalen ongizatea eta, oro har, euskal gizarte guztiarena jomugan dugula. Publikoki eskertu nahi dugu SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoak azaldu duten jarrera konstruktiboa eta negoziatzeko borondatea, eta aldi berean, pena ematen digu beste sindikatu batzuek duten jarrerak, adibidez, ELA eta CCOOrenak, ez baitituzte zerbitzu publikoak hobetzeko politikak egiten; alderantziz, haien helburua Eusko Jaurlaritzaren kontrako politika egitea da”.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Dilusiones
    2017.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Osakidetza y los sindicatos SATSE, UGT y Sindicato Médico llegan a un acuerdo para convocar este año una... https://t.co/XZtTAvJT37

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo entre Osakidetza y sindicatos SATSE, UGT y Sindicato Médico para convocar este año una OPE de 3.335 plazas ➡ https://t.co/sLXIQyKWwP

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak akordioa lortu du SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoarekin aurten 3.335 plaza eskainiko dituen EPE egiteko➡ https://t.co/jOO79MBruD

  • @jdarpon
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak akordioa lortu du Sindikatuak aurten 3.335 plaza eskainiko dituen Enplegu Publikorako Eskaintza egiteko https://t.co/RV9nLVYrMH

  • @jdarpon
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    IOsakidetza y SATSE, UGT y Sindicato Médico llegan a un acuerdo para convocar este año una OPE de 3.335 plazas. https://t.co/uCOYQutHeF

Ekitaldiko kargudunak