Berriak

Bavierako Parlamentuko ordezkaritza batekin bildu da Lehendakaria

2017.eko ekainak 26

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza lagun zuela, harrera egin dio Lehendakaritzan Bavierako Parlamentuko ordezkaritza bati. Eusko Jaurlaritzaren lehia-sistema ezagutzea, Euskadiko I+G+Bren garapena aztertzea eta bertako kulturara hurbiltzea izan dira ordezkaritza honek Euskadi bisitatzearen arrazoiak. 

Lehendakariarekin izandako elkarraldiak jardun egokiak eta esperientziak trukatzeko aukera eman du. Izan ere, nabarmentzekoa da BPGri dagokionez Bavierak zortzigarren postua betetzen duela Europar Batasunaren barruan, enpresa txikiek eta ertainek eutsitako ekonomiari esker. Bestalde, Alemaniako langabezia-tasa txikiena du (% 3,3). Bere prestakuntza-sistema duala jarraitu beharreko eredu bat da gainera, lanbide-prestakuntzako 190.000 postu sortzea ahalbidetu baitu enpresa ertainetan.

ETEak alde batera utzita, garrantzizkoa da nabarmentzea 2007an abian jarritako cluster politika, eskualdearen zeregina indartzeko helburuz negozioetarako eta ikerketarako ingurunetzat hartuta. 

Euskadiren eta Alemaniaren arteko harreman instituzionalak trabagabeak eta adeitsuak dira eta Alemaniako enbaxadoreekin Lehendakariak izan dituen elkarraldiak dira horren erakusgarri, baita Euskadik kulturaren eta merkataritzaren eremuetan dituen harremanak ere. Gainera, euskal enpresen bigarren esportazio-helmuga da Alemania, Frantziaren atzetik. 

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakaria Bavierako Parlamentuko ordezkaritza batekin bildu da ➡ https://t.co/B1cBBZ8hIP

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)