Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak 1960-1978 aldian Giza Eskubideen urratzeak jasan zituzten biktimen amaierako txostena jaso du Balorazio Batzordearen eskutik

2017.eko ekainak 26
  • “Ahanzturatik ateratzen” izeneko txostenaren bidez, informazioa kualitatiboki osatzen da, eta, horren bidez, aztertutako historia eta kasuen berri ematen da
  • Txostena aurkeztuta, Balorazio Batzordeak “etapa bat itxi” nahi du, eta lekukotza eman zuten biktimei esker ona erakutsi nahi die
  • 187 pertsonari aitortu zitzaien biktima-izaera, 107/2012 Dekretuaren babesean

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur goizean, 107/2012 Dekretuko (Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa) Balorazio Batzordeko kideei egin die harrera. Topaketaren helburua izan da Batzordeak “Ahanzturatik ateratzen” liburua ematea. Amaierako txostenean, sakon aztertzen dira Batzordeak aztertu dituen historiak eta kasuak. 187 pertsonari aitortu zitzaien biktima-izaera, Dekretu horren babesean.

Lehendakariarekin batera, Jonan Fernández Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetza Batzordeko idazkari nagusia izan da. Topaketan Balorazio Batzordeko honako kide hauek ere izan dira: Carlos Martín Beristain (koordinazioa eta idazketa); Álvaro Gil Robles, Sabino Ormazabal, Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro.

Txosten honen bidez, “Ahanzturatik ateratzen” liburuaren bidez, informazioa osatzen da, eta, horrela, kualitatiboki sakontzen da eta jasotako historien berri ematen da, partekatutako minen berri, eta aurkeztutako dokumentazioaren eta Balorazio Batzordeak aurkeztu ziren kasuetan eginiko analisiaren berri.

Txosten hori aurkeztuta, gainera, Batzordeak etapa bat itxi nahi du, eta egindako lanaren berri eman. Gizarteari eta lagundu eta sustatu duten erakundeei eskainitakoagatik esker ona adierazteko modua izan nahi du eta, nagusiki, lekukotza eskaini zuten biktimei. Beren hitza eta esperientzia ere partekatutako memoriari eginiko ekarpena da.

(*)Informazio gehiago:

prentsa oharra

Txosten osoa

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak 1960-1978 aldian Giza Eskubideen urratzeak jasan zituzten biktimen amaierako txostena jaso du ➡ https://t.co/0AXYDZareF

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari recibe el informe final sobre víctimas de violaciones de Derechos Humanos en el periodo 1960-1978 ➡ https://t.co/c904xt8zna

Ekitaldiko kargudunak