Berriak Osasuna
Eu

“Osakidetzaren Diagnostiko Biologikoaren Sarea” proiektuak irabazi du Profesor Barea 2017ko 15. Edizioaren saria

2017.eko ekainak 23

 

Osakidetza finalista izan da “Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan  erabaki klinikoak eta kudeaketakoak hartu behar direnean laguntza emateko plataforma”proiektuarekin,Berrikuntza, garapena eta teknologia berriak, atalean. Azken hori Barrualde Galdakao ESIK egina da.

 

 

Osakidetzak sare bidezko laborategi-eredu bat definitu du eta, bertan, laborategi bakoitza, berezko izaera galdu gabe, interdependentzia funtzionaleko ereduan integratzen da, eta horixe da “Osakidetzaren Diagnostiko Biologikoaren Sarea”. Proiektuak Profesor Barea sarien 2017ko 15. edizioa irabazi du, “Osasun integratua” atalean . Sari hori ospe handikoa da osasun-kudeaketaren alorrean eta atzo banatu zen Madrilen, Diputatuen Kongresuan.

Sare bidezko laborategi-proiektu horrek Osakidetzaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza du buru eta 400 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte (fakultatiboek, erizaintza, teknikariak, klinikoak, informatikoak…). Proiektuari esker, diagnostiko biologikoaren eskaintza optimizatu eta arrazionalizatuko da, lurraldean banaketa hobetzeko, eta zentroen artean osatu eta elkarlana sustatuko du; Euskal Osasun Sistema Publikoaren iraunkortasuna areagotzeko.

Halaber, pazienteei laguntzaren kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagunduko du, sareko zerbitzu aukera guztietara jotzea erraztuko baitu, eta emaitzen fidagarritasuna eta erantzun-denborak hobetuko dira.

Hala, proiektua –Gida-plana osatzen ari dira− Andoni Arcelay Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren hitzetan “beste autonomia-erkidegoentzako erreferentzia da, baita Sarearen instalazioak bisitatu ohi dituzten estatu mailako zein nazioarteko erakundeentzat ere”. Halaber, beste barne-proiektuentzat ere erreferentzia izaten ari da, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren barne-proiektuentzat, ikuspegi parte-hartzailea, zeharkakoa eta korporatiboa duelako, eta eraginkortasuna bilatzen duelako.

Sare bidezko laborategi-ereduak barne hartzen ditu Azterketa Klinikoak, Biokimika Klinikoa, Hematologia, Hemoterapia, Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, Genetika eta Anatomia Patologikoa; zehazki, 14 laborategi kliniko, 11 transfusio-zerbitzu, 11 anatomia patologikoko zerbitzu, 8 diziplina, 14 erakunde, 1.000 pertsona eta 110 milioi euroko aurrekontua du.

Osakidetza finalista izan da “Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan  erabaki klinikoak eta kudeaketakoak hartu behar direnean laguntza emateko plataforma” proiektuarekin, “Berrikuntza, garapena eta teknologia berriak, atalean. Azken hori Barrualde Galdakao ESIK egina da.

 

 

 

2017ko ekainaren 23an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak