Eu

Eusko Jaurlaritzak azterlan geoteknikoa egingo du Vitoria-Gasteizen abiadura handiko linea lur azpian sartzeko

2017.eko ekainak 23
  • AHTaren trazatua eta geltokia egongo diren lur azpiaren ezaugarriak zehaztuko ditu.
  • Azterketa geoteknikoak eskainiko dituen emaitzak funtsezkoak izango dira Informazio Azterlana prestatzeko, Sustapen Ministeriotik gauzatzen ari diren funtzionaltasun azterlanekin batera 

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, argi berdea eman dio Vitoria-Gasteizen abiadura handia sartzeko aurretik egin behar den kanpaina geoteknikoari. Aurreikusten den egikaritze epea lau hilabetekoa da, eta oinarrizko aurrekontua 115.000 eurokoa (BEZ aparte).

Jarduketa horren xedea, bertako lurzoruen sendoera eta ezaugarriak zehaztea, haien eta azpiko harkaitz gunearen aurretiazko karakterizazioa lortzea eta proposaturiko soluzioa nabarmen zaildu edo garestitu dezaketen patologia posibleak hautematea da.

Eusko Jaurlaritzaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Sustapen Ministerioaren artean adostutako soluzioa, 2,9 kilometroko garapena izango duen eta saihesbidean joango den lur azpiko trazatua eraikitzea da, lur azpiko geltokiarekin, egungo Datoko geltokiko eta Green Capital plazako trenbide zabalgunearen iparraldean.

Proposatutako geltoki berriko trenbide zabalgunea lur azpian egongo da. Ondorioz, azterlan geoteknikoa informazio azterlanaren ezinbesteko partea izango da, eraikuntza soluzioaren xehetasunak zehaztu ahal izateko.

LANEN DESKRIBAPENA

Esleipendunak egin beharko dituen lanak, proposatutako soluzioaren trazatua hartuko duen ikerketa geotekniko kanpainaren diseinuarekin hasiko dira, lur azalean eta lur azpian. ETSk lehen fase hori balioztatu eta onetsi ondoren, tokian tokiko lanak egingo dira.

Udal baimenen izapidetzea eta zulaketen kokaleku bakoitza balioztatzeko beharrezkoak diren zerbitzu konpainiekin gauzatu beharreko izapideak ahalik eta azkarren egingo dira, lanak berehala hasteko helburuz.

Kanpainak aurrera egitearekin batera, zundaketetan hartutako laginen laborategiko entseguak egingo dira, lur azpian aurkitutako materialen ezaugarriak ezagutu ahal izateko.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2017.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco realizará un estudio geotécnico para el soterramiento de la alta velocidad en Vitoria-Gasteiz https://t.co/t9xT9RK6aq

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak azterlan geoteknikoa egingo du Vitoria-Gasteizen abiadura handiko linea lur azpian sartzeko ➡ https://t.co/kNxTUOy0R2

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco realizará un estudio geotécnico para el soterramiento de la alta velocidad en Vitoria-Gasteiz ➡ https://t.co/H9Z7Gre8pS

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak