Eu

Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Josék Lantegi Batuak erakundeari eman dio Enpresa Ekimenaren saria 50 langiletik gorako modalitatean.

2017.eko ekainak 23

San Prudencio Fundazioak “San Prudencio Fundazioaren Ekimen Arduratsuaren XVIII. Sariak” programaren amaiera gisa antolatutako ekitaldira Fundazioari elkartutako laurehundik gora enpresetako eta beste esparru ekonomiko eta sozialetako ordezkariak joan dira.

Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Josék irabazi-asmorik gabeko Lantegi Batuak erakundeari eman dio Enpresa Ekimenaren saria 50 langiletik gorako modalitatean, “Ingurune soziolaboraletan zahartzen diren pertsona desgaituei egokitutako soluzio, gailu, tresna eta metodologia berritzaileak” (“Soluciones, dispositivos, herramientas y metodologías innovadoras adaptadas a las personas con discapacidad que envejecen en entornos sociolaborales”) lanagatik.

2010 eta 2016 artean garatutako lan hori ingurune soziolaboraletan adimen-desgaitasuna duten pertsonen narriadura/zahartzearen errealitatea aztertzean datza eta, horren ondorio eta proposamenetan oinarrituta, fenomeno horren detekzio goiztiarra egiteko eta haien premiei erantzun egokia emateko soluzio, gailu, tresna eta metodologia berritzaileak diseinatzean eta abian jartzean.

Ekimen berritzailea da, pertsona horiek ingurune soziolaboralean mantentzera bideratua, egokitutako jarduera-errepertorioa zabalduta eta haien premia berrientzat sostengu indibidualizatu egokienak antolatuta. Horrekin haien narriadura-sintomak prebenitu, ekidin edo minimizatu nahi dira, haien gaitasunen autonomia- eta garapen-maila handienak mantendu eta, ondorioz, beste baliabide asistentzialagoen premia atzeratu.

San José sailburuak Lantegi Batuak erakundeak egindako azterketaren garrantzia nabarmendu du, haren izaera berritzaileagatik, edukiagatik eta xede duen kolektiboagatik. Lantegi Batuak erakundeari zorionak eman dizkio jasotako sariagatik eta bere 21 lantokietan garatzen duen lanagatik ere. Izan ere, lan-aukerak ematen dizkiete adimen-desgaitasuna, desgaitasun fisikoa, sentsoriala eta nahasmendu mentala duten 2.500 pertsona baino gehiagori.

Gainera, diploma bana eman die bi finalistei: Egibideri eta Fibertecnic-i.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    San José sailburuak Lantegi Batuak erakundeari eman dio Enpresa Ekimenaren saria 50 langiletik gorako modalitatean ➡ https://t.co/Vxe53NAj6O

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    San Jose entrega el premio de Iniciativa Empresarial, modalidad empresas de más de 50 trabajadores, a Lantegi Batuak➡https://t.co/kFvEI9uDFT

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak