Eu

Eusko Jaurlaritzak, euskal fundazioekin batera, tramitazio elektronikorako dauden erronkak aztertu ditu

2017.eko ekainak 22
  • Elixabete Etxanobek eta Javier Bikandik FUNKO-Fundazioen Euskal Konfederazioak antolatu duen “Araudi-esparru berria eta fundazioetarako bideratzen diren inplikazioak” jardunaldiko hitzaldietan parte hartu dute
  • 2018ko urriaren 2tik aurrera, euskal erakunde guztiek izan beharko dute prest “Erregistro Elektroniko Orokorra”, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak ezartzen duen bezala.

Elixabete Etxanobe Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak, gaur, FUNKO-Fundazioen Euskal Konfederazioak administrazio publikoetan tramitazio elektronikorako dauden erronkak eta beharrak aztertzeko antolatu dituen jardunaldietan parte hartu dute.

Topaketa-foro honetan, datozen hileotan urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean ezartzen den betebeharrari nola heldu aztertu da; Lege horren arabera, 2018ko urriaren 2tik aurrera, euskal erakunde guztiek izan beharko dute prest “Erregistro Elektroniko Orokorra”, pertsona juridikoekin telematikoki baino ez egoteko harremanetan.

Elixabete Etxanobe Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak gaurko hitzaldietan esan duten bezala, Eusko Jaurlaritza aurrerapausoak ematen ari da euskal administrazio publikoa modernizatzeko, eta lanean ari da gure administrazioaren inguruko guztia prest egoteko aldaketa horri ekiteko, herritarrekiko harremanetan, datorren urtetik aurrera.   

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak