Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek Espezialiazazio Ziurtagiriak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei

2017.eko ekainak 22
  • Espezializazio Programen lehen promozioko 83 ikasleek jaso dituzte ziurtagiriak Bilbon
  • Espezializazio Programak ekoizpen-sektoreen beharrak aintzat hartuta diseinatzen dira
  • Ikasleen enplegagarritasuna eta Euskadiko ehun produktiboaren lehiakortasuna hobetzea dute helburu

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea lagun zuela, Espezializazio Ziurtagiriak banatu dizkie gaur goizez Bilbon, Lanbide Heziketa Dualeko Espezializazio Programetan parte hartu duten lehen promozioko 83 ikasleei. Espezializazio Programa hauek 2014-2015 ikasturtean jarri zituen abian Hezkuntza Sailak.

Espezializazio Programok, Euskadiko Lanbide Heziketak berak ematen dituenak, nahieran diseinatzen dira euskal ekoizpen-sektoreentzat. Horrela, Lanbide Heziketako ikasleen enplegagarritasuna hobetzea da helburua, aldi berean gure ehun produktiboaren lehiakortasuna ere hobetzen delarik. Izan ere, espezializazio-maila altua eskatzen duten profil profesionalak lortzeko dagoen premia gero eta handiagoari erantzuna ematen baitiote programa hauek.

Ekitaldia gaur goizen burutu da Bilbo, eta bertan izan dira Lanbide Heziketako ikastetxeetako ordezkariak, eta baita Espezializazio Programetan parte hartzen duten enpresetako kideak ere.

Euskadiko Lanbide Heziketaren Espezializazio Programak

Hiru urteko Lanbide Heziketa Dualeko modalitatean garatzen diren Espezializazio Programak –Euskadiko Lanbide Heziketak bere dituenak- ezaugarri eta behar zehatzak dituzten lanpostuetarako langileak berariaz kualifikatzeko premiari erantzuna emateko sortuak dira. Gure ekoizpen-sektoreek eta enpresek dituzten bereizgarriak kontuan hartzen dituzte, bereziki industria arlokoenak.

Enpresan bertan burutzen den formazio praktikoari leku zabala uzten dioten Espezializazio Programa hauek –kasuren batean 3.100 ordura ere iristen baitira- honako helburu hauek dituzte: ikasleei prestakuntza espezifikoa eskaintzea, kualifikazio aurreratua jaso dezaten –zenbait kasutan Lanbide Heziketaren marko orokorrean jasoa ez dagoena-, horrela, aldi berean, haien enplegagarritasuna eta gure ekoizpen-ehunaren lehiakortasuna ere hobetuz.

Era honetan, Euskadiko Lanbide Heziketaren Espezializazio Programek erantzuna ematen diete, besteak beste, errealitate hauei:

-       Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren konplexutasunari

-       Fabrikazioko sistema adimentsuen konplexutasunari

-       Teknologia aurreratuen bilakaera eta garapenari

-       Espezializazio altua izango duten profil profesionalak lortzeko premiari

 

 

Gaur Espezializazio Ziurtagiriak eskuratu dituzten ikasleek, honako Espezializazio Programa hauetan hartu dute parte:

 

 

  • Ekipo Elektroniko Integratuen (EMBEDDED) Garapena

-       Ikasle kopurua: 4

-       Enpresa parte hartzaileak: Osatu SCL; IK4-TEKNIKER

-       Ikastetxeak: Armeria Eskola (Eibar)

 

  • Ekoizpen-Bitartekoen Kudeaketa, Automatizazio Altuko Industrian

-       Ikasle kopurua: 16

-       Enpresa parte hartzailea: Mercedes Vitoria

-       Ikastetxea: Egibide (Vitoria-Gasteiz)

 

  • Forjaketa-Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena

-       Ikasle kopurua: 17

-       Enpresa parte hartzaileak: Alcorta Group; Metagra; T.Deba; Ecenarro; Carmelo Mendizabal

-       Ikastetxea:  Miguel Altuna Institutua (Bergara)

 

  • Trokelen Diseinua eta Fabrikazioa, Xafla Metalikozko Piezak Eskuratzeko

-       Ikasle Kopurua: 20

-       Enpresa parte hartzailea: Grupo Gestamp

-       Ikastetxeak: Politeknika Ikastegia Txorierri; Maristak Ikastetxea Durango; Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia; Salesianos Deusto; Nicolas Larburu; Centro de Formación Somorrostro

 

  • Fabrikazio Aurreratuko Makina-Erremintako Proiektuak Puntuan Jartzea

-       Ikasle kopurua: 6

-       Enpresa parte hartzailea: Danobat

-       Ikastetxea: Makina Erremintaren Institutua- IMH  (Elgoibar)

 

  • Abiadura Altuko eta Errendimendu Altuko Material Berezien Mekanizazio Aurreratua

-       Ikasle kopurua: 20

-       Enpresa parte hartzaileak: Goialde; Orbelan Pásticos SA; Korta SA; Alcorta Forging; Talleres Gainza; Burni; KSB Itur Spain; WEC; Indaux; GKN Driveline Zumaia; Denatek

-       Ikastetxea: Oteitza Lizeo Politeknikoa (Zarautz)

 

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Macmillanfp
    2017.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/TEgoZBUhJs #PaísVasco

  • @HETELFP
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/UBnj1DGgJM

  • @Juanan906
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @ibiguri
    2017.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @IMH_Elgoibar
    2017.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @ArmeriaEskola
    2017.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriartek Espezialiazazio Ziurtagiriak banatu zizkien L.H.-ko ikasleei. #EkipoElektronikoIntegratuenGarapena
    https://t.co/KFxoTd6afj

  • @iurretalhii
    2017.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @LuisSaratxaga
    2017.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @iraideoli
    2017.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @alberto_au
    2017.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

  • @FPeuskadi
    2017.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte entrega los Certificados de Especialización al alumnado de FP https://t.co/dtEAaebuK0

Ekitaldiko kargudunak