Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekia kalera aterako da hiritarrei aditzera

2010.eko azaroak 18

SAKATU HEMEN GASTEIZKO SPEAKER'S CORNER-EKO BIDEOAK IKUSI AHAL IZATEKO

SAKATU HEMEN BILBOKO SPEAKER'S CORNER-EKO BIDEOAK IKUSI AHAL IZATEKO

SAKATU HEMEN DONOSTIAKO SPEAKER'S CORNER-EKO BIDEOAK IKUSI AHAL IZATEKO

Asteburu honetan zehar jarduera bat egingo da Euskadiko hiru hiriburuetan. Horren bidez, herritarrek galderak, kexak, iradokizunak edo proposamenak luzatu ahalko dizkiote Eusko Jaurlaritzari

Speaker´s Corner: 90" irekian da Irekiak asteburu honetan Euskadiko hiru hiriburuetan abian jarriko duen ekimen berria. Mikrofonoa, kamera eta 90 segundo dira kale-jarduera hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren tresna bakarrak. Jarduerak aukera berria eskaintzen die herritarrei Eusko Jaurlaritzari zuzentzeko, zuzenean eta bitartekaririk gabe. Hartara, euren burua sustatu, ideiaren bat ekarri, salaketa edo kritika bat egin, kexa bat aurkeztu edo besterik gabe agurtu nahi dutenek hauxe baliatu ahalko dute: tarte irekia 90 segunduan.

Eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 19:00etara, ondoko lekuetatik igaroko diren herritarren iritzi, ideia, proposamen, iradokizun edo proposamenak bilduko ditu Irekiak: Postas kaletik (Postetxearen aurrean), hilaren 19an, ostirala, Gasteizen; hilaren 20an, larunbata, Areatzako zubitik (txurro-dendaren ondoan), Bilbon; eta, Donostian, hilaren 21ean, igandea, Kiosko Boulebard, Ugartemendia plazatik. Ekarpenak grabatu eta gora kargatuko dira www.irekia.euskadi.net webgunean, horretarako prestatutako kanal batean. Irekiak bermatu egiten du Eusko Jaurlaritzako sailetako arduradunek adituko dituztela, nork bere esparrukoa.

Ekimenaren ideia Londresen egiten den horretatik hartu da, baina, kasu honetan, Irekiak hitzematen du arlo bakoitzeko arduradun politikoek entzungo dituztela ekarpenak, kexak edo ideiak. Hartara, herritarrei parte hartzeko aukera zabaltzearen aldeko apustua atera nahi du Irekiak Euskadiko kaleetara. Interneten egin badaitekeen ere jadanik, zuzenean kaleetan egin ahalko da Euskadiko hiru hiriburuetan asteburu honetan.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko azaroak 18

    Buena idea! Se podrá crear en Eukadi ese lugar de dialogo , tipo el Hyde Park londinense?? Merece la pena intentarlo!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia