Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Ernesto Sainz Lancharesek Kalé Dor Kayikó Elkartearen KDK sarien banaketa-ekitaldian parte hartu du

2017.eko ekainak 21

Kalé Dor Kayikó Elkarteak, Euskadiko ijitoen elkarte zaharrenetako batek, gaur, KDK sariak banatu ditu; sari-banaketan, Ernesto Sainz Lanchares egon da, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Aniztasuneko zuzendaria.

2017an, KDK sarien hemezortzigarren edizioa da Bizkaian eta hamahirugarrena Gipuzkoan; motibazio-tresna dira ikasle ijitoentzat. Sari horien helburua da eskola-arrakasta eta ikasketekin jarrai dezaten bultzatzea.

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du gazte horiek nola laguntzen dioten euskal gizarteari eta bere bilakaerari; Sainz Lancharesen hitzetan, “hezkuntzak zentzu guztietan laguntzen du herritar, euskaldun eta ijito hobeak izaten”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak