Eu

Azpiazu: “2018an Euskadik izango dituen aurrekontu estrategikoek emaitzak ebaluatzeko aukera emango dute”

2017.eko ekainak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Ogasuna eta Ekonomia sailburuak herritarrek planteatutako 20 galderei erantzun die

Pedro María Azpiazu sailburuak herritarrek egindako eta boto gehien jasotako 20 galderei erantzun die gaur. Aurreko asteetan sare sozial nagusietan garatutako #AzpiazuTopaketa partaidetzazko ekimenean kokatzen dira galderak. Elkarrizketan zehar, zuzenean ezagutu ahal izan ditu sailburuak gizartearen kezketako batzuk bere eskumeneko eremuetan, Ogasunean eta Ekonomian, alegia.

Azpiazuk azaldu duenez, 2018an aurrekontu estrategiko batzuk izango ditu Euskadik, gauzatutako politika publikoen emaitzak ebaluatzeko aukera emango dutenak. Ikuspegi integratua eta partekatua, politika publikoen plangintzarekin koherentea, izango duten emaitzak lortzera bideratutako aurrekontuak izango dira, eta Gobernuaren 15 Plan Estrategikoen eta legegintzaldi honetarako plan sektorialen multzo egituratu eta elkarren menpeko gisa hartu behar dira. “Euskadi aurre egiten ari zaion erronka ugarien konplexutasunak, sailen arteko erantzunak, zeharkakoak, eskatzen ditu”, ziurtatu du.

Sailburuak aurrekontuen balioa nabarmendu du instituzioek funtzionatzeko funtsezko tresna gisa. “Euskadik aurrekontu batzuk behar ditu funtzionatzeko", adierazi du. Horregatik defendatu du aurten onesteko lortutako akordioa. 

Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen eredu ekonomikoari eta fiskalari buruz galdetuta, irekiera ereduaren alde agertu da. “Euskadik enpresa ugari ditu erronka globalei tokiko erantzunak defendatzen", adierazi du. 

 

Planteatutako galderen zerrenda osoa

Zuzeneko emanaldian erantzun gabeko galderei emandako erantzunen zerrenda

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak