Eu

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak mundu mailako aintzatespena jaso du bere berrikuntza proiektuengatik

2017.eko ekainak 21

Euskadiko Parke Teknologikoek garatutako ‘Parkerako erronka bat’ berrikuntzako ekimen irekia aukeratu dute mundu mailan aurkeztutako hautagaitza guztien artean IASPek, International Association of Science Parks and Areas of Innovationek, sustatutako programan.

Aukeratutako ekimena duela hiru urte pentsatu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoen berrikuntza sailek, Parkearen eta bertan instalatutako enpresen hobekuntzan lagunduko duten ideiak identifikatzeko helburuz. Hala, Parkeetako enpresetako langileek Parkearen eta bertako enpresen edozein eremutako ideiak proposatzeko aukera izan dezakete, hala nola azpiegituretan, zerbitzu aurreratuetan, proiektuetan, ekimen berrietan.

Bertan aurkeztutako ideietatik sortu dira arrakasta izan duten proiektu hauek: ParkeApp, mugikorretarako Euskadiko Parke Teknologikoen aplikazioa, Parkea Musik Fest eta Kirol eta Elkartasun eguna, besteak beste.

Lehen aldia da Euskadiko parke teknologiko bat mundu mailako programa honetan finalisten artean dagoena, eta irabazlea IASPen Nazioarteko 34. Konferentzian ezagutaraziko dute. Konferentzia Istanbulen izango da, irailean.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin batera, honako hauek daude finalisten artean: Kanadako Edmonton Research Park, Turkiako Bilkent Cyberpark, Frantziako Angers Technopole eta Brasilgo Sao Leopoldo Tech Park.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, reconocido a nivel mundial por sus proyectos de innovación https://t.co/6VLMWNqqlw

  • @Innobasque
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    ZORIONAK @PCTBizkaia, reconocido a nivel mundial por sus proyectos de #innovación https://t.co/s2ILbY3Z76 @IASPnetwork

Komunikabideek behera kargatzeko