Eu

Borja Belandia: “Gure gizartearen etorkizunak arreta berezia behar du, gure gazteen merkaturatzean”

2017.eko ekainak 22

 

  • Lanbideren stand batean, Arrasateko Lanbai azokan, enplegu- eta prestakuntza-eskaintzei buruzko informazioa eskainiko da

Arrasate, 2017/06/22


Borja Belandi Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak gaur goizean esan du “gure gizartearen etorkizunak arreta berezia behar duela, gure gazteen merkaturatzean”. Hala esan du Lanbairen bosgarren edizioaren aurkezpenean. Lanbai enplegu- eta prestakuntza-azoka da; Mondragon Unibertsitateak antolatzen du, udalerriko udalarekin lankidetzan. Bertan, Lanbidek eta EURES Enplegu Zerbitzuen Europako Sareak, Euskal Enplegu Zerbitzuaren barruan, informazio-standa izango dute.


“Hau bezalako azokak, gazteei enplegua sortzen duten edo prestakuntza eskaintzen duten agenteekin harremanetan egoteko aukera ematen dietenak, beharrezkoak iruditzen zaizkigu”, esan du Belandiak. Belandiak, gainera, “kalitateko enplegua sortzea Gobernu honetan dugun helburu nagusietako bat dela esan du”.


Bosgarren urtez jarraian, Lanbide Debagoieneko hiriburuko Garaia Berrikuntza Poloan egoteak aukera emango du enplegua aurkitzeko interesa duten pertsonek lan-merkatuaren egoerari buruzko informazioa eta enplegu- eta prestakuntza-eskaintzak jasotzeko. Era berean, Eures sarearen bidez, nazioartean dauden enplegu-eskaintzez gainera, herrialde eskatzaileetan dauden lan- eta bizi-baldintzak ezagutu ahalko dituzte


Lanbain, zuzeneko harremana errazten da enpresa, erakunde eta aukerak bilatzen dituzten pertsonen artean eta, gainera, dagoen ikasketa-prestakuntzari buruzko informazioa eskaintzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak