Berriak Osasuna

Bidasoaldeko eskualdean, larrialdietako osasun garraioko zerbitzuan hobekuntak

2017.eko ekainak 20

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizeko egoitzan, Osasun Saileko Osasun eta Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde Iñaki Berraondo eta Fatima Ansotegi Hondarribiko eta Irungo alkate Txomin Sagarzazu eta Jose Antonio Santanorekin bildu dira. Bilera baliagarria izan da udal-ordezkariei jakinarazteko Osasun Sailak, gaur egun zonako auzotarrei zerbitzua eskaintzen dieten oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak mantentzeaz gain, baliabide berriak inplementatzeko aukera baloratzen ari dela, Bidasoaldeko eskualdean larrialdietako zerbitzua hobetzeko.

 

Ildo horretan, bilera baliagarria izan da, baita ere, Hondarribiko eta Irungo alkateei jakinarazteko laguntza sare koordinatuak osasun-ikuspegitik duen garrantzia, errepide bidez ez ezik, pazienteen aire-garraioaren bidez ere. Horrela, Osasun Sailak Udalei Bidasoko Eskualdeko Ospitaletik hurbil partzela bat eskatzeko duen asmoa aurreratu zaie, zonan heliportu bat kokatzeko; izan ere, aire-garraioa gero eta beharrezkoagoa da, eta orain arte, zonak ez du zerbitzu egoki bat.

 

Bestetik, Hondarribiko eta Irungo alkateek, Osasun Sailak gauzatu nahi duen hobekuntza-asmoa lehen eskutik ezagutzeaz gain, beren kezkak helarazi dizkiete sailburuordeei. Ildo horretan, Osasun Sailetik adierazi zaie lanean ari direla eta, udalen, Larrialdietako Zerbitzuko teknikarien eta Bidasoa ESIko arduradunen oharrak kontuan izanik, neurri egokiak hartuko direla.

 

                                               Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 20an

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DonostiakoOsp
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Mejoras en el servicio sanitario urgente en la Comarca Bidasoaldea ➡ https://t.co/ryHRSVTGGO

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    Mejoras en el servicio sanitario urgente en la Comarca Bidasoaldea ➡ https://t.co/ryHRSVTGGO