Eu

"Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua" sortu da, Euskadiko hiru erakunde mailen topaleku eta lan foroa

2017.eko ekainak 21
  • Aurrerantzean, organo honek euskal erakundeei eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoak partekatuko ditu
  • Josu Erkoreka izango da organo berri honen buru; 18 pertsonak osatuko dute organoa, Eusko Jaurlaritzako 6 pertsonak, foru-aldundietako 6 pertsonak eta euskal udalerrietako beste 6k
  • Euskadiko Toki Erakundeen Legearen garapenean aurrera egiteko hurrengo urratsa izango da “Tokiko Gobernuen Batzorde” aitzindaria eratzea; alerta goiztiarreko organo gisa jardungo du, toki-autonomiaren defentsan

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburua, gaur arratsaldean, “Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua” eratzeko bilerako buru izan da; organoak Eusko Legebiltzarrak 2016ko apirilaren 7an EAJren eta EH Bilduren botoen bidez onetsitako Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean du jatorria.  

Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua” Euskadiko hiru erakunde mailen topaleku- eta lan-foro izateko sortu da, erakunde horiei eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoak elkarrekin aztertzeko. Organo hau presidentetza batek, hamazazpi kidek eta idazkaritza-lanetan jardungo duen pertsona batek osatuko dute. Eusko Jaurlaritzako sei ordezkari, bi ordezkari foru-aldundi bakoitzeko eta udalerrietako sei ordezkari. Gainera, hainbat tamainatako udalerrietako presentzia bermatzeko, udal-ordezkarien heren bat, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalerrietako hautetsiak dira.

  • Eusko Jaurlaritza: 
  • Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburua, Josu Iñaki Erkoreka
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburua, Beatriz Artolazabal
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburua, Iñaki Arriola
  • Ogasun eta Ekonomia Sailburua, Pedro Azpiazu
  • Hezkuntza Sailburua, Cristina Uriarte
  • Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua, Bingen Zupiria
  • Foru-aldundiak:

Arabako Foru Aldundia:

  • Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko Diputatua, Pilar García de Salazar
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru Diputatua, José Luis Cimiano  

Bizkaiko Foru Aldundia:

  • Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Diputatua, Ibone Bengoetxea
  • Ogasun eta Finantzen Diputatua, José María Iruarrizaga

Gipuzkoako Foru Aldundia:

  • Gobernantza eta Komunikazioko Diputatua, Imanol Lasa
  • Kultura, Turismo eta Gazteriako Diputatua, Denis Itxaso
  • EUDEL:
  • Getxoko Alkate eta EUDELeko Presidentea, Imanol Landa
  • Irungo Alkate eta EUDELeko lehen Presidenteordea, José Antonio Santano
  • Errenteriako Alkateorde eta EUDELeko bigarren Presidenteordea, Garazi López de Etxezarreta
  • Mungiako Alkatea, Ager Izagirre
  • Asparrengo Alkatea, Consuelo Auzmendi
  • Burgeluko Alkatea, Mª Natividad López de Munain

KONTSEILUAREN ZEREGINAK

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 83., 84. eta 85. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, “Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak” udalerrietako erakundeen eta autonomia- eta foru-mailetako erakundeen arteko lankidetzak egin beharko ditu eraginkor. Horrela, bermatu egingo da udal-interesen aitorpena gobernuko toki-eremuan eragina duten politika publikoak diseinatzeko, prestatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko prozesu guztietan. Hori dela eta, honako zeregin hauek ditu, besteak beste:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak sustatutako plan eta programak prestatzen parte hartzea, udalerrien berezko toki-eskumenetan eragina dutenean.
  • Administrazioen arteko lankidetza eta autonomia-erkidegoko administrazioaren, foru-aldundien eta toki-administrazioen arteko informazio-trukea sustatzea.
  • Udal-eskumenetan eragina duten politika publiko sektorialak eztabaidatzea eta partekatzea.
  • Kooperazio- eta koordinazio-sistemak sustatzea, gobernu-mailek politika publikoen kudeaketa integratua egiteko.
  • Gobernu Kontseiluari konstituzio-kontrakotasuneko helegitea jartzeko eskatzea, estatuko lege batek tokiko autonomiari kalte egiten diola uste denean.

TOKI GOBERNUEN BATZORDEA

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016  Legearen garapenean aurrera egiteko hurrengo urratsa izango da “Tokiko Gobernuen Batzorde” eratzea; euskal udalerrietako ordezkariek osatuko dute eta alerta goiztiarreko organo gisa jardungo du, toki-autonomiaren defentsan. Sistema honen helburua da –Espainiako estatuan aitzindaria da– udal-autonomia babestea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak