Eu

Hurrengo asteetan Gizarte Elkarrizketarako Mahaia deituko dela jakinarazi du Lan eta Justizia sailburuak

2017.eko ekainak 21

María Jesús San Josék dio lanaldi partzialeko 1.409 kontratu mugagabe bihurtu direla Euskadin sei hiletan.

Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Josék hitzaldi bat eskaini du gaur goizean Bilbon egindako Forum Europa Tribuna Euskadin. Hor nabarmendu ditu bere sailak abian jarritako proiektu ugari, kalitateko lana eta justizia hurbilagoa lortzeko helburuarekin.

 Besteak beste, Elkarrizketa Soziala abian jartzea eta negoziazio kolektiboarekin eta ekonomia sozialaren garapenarekin duen konpromisoa. Justizia-arloan, genero-indarkeria jasaten duten emakumeei babes handiagoa emateko lana nabarmendu du.

 Bere sailaren apustu nagusi bat, eta PSE-PNV gobernuaren akordioa betetzeko, Elkarrizketa Sozialeko Mahaia bultzatzea da, eta San Josék iragarri duenez, datozen asteetan deituko da. “Xede horrekin organo iraunkor bat sortuko dugu gizarte-eragileen parte-hartze instituzionala garatzeko. Organo hori Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek osatuko dute, eta hor erakundeekin batera parte hartu nahi duten erakunde sindikal eta enpresarial adierazgarrienen ordezkariek.

 Aldi berean, funtsezkotzat jotzen du negoziazio kolektiboa, susperraldi ekonomikoa errealitate bat izan dadin langileen soldata eta lan-baldintzetan ere. Euskadin langabezia gutxienez % 10 murrizteko konpromisoaz gain, bere ustez, sortuko diren enpleguek kalitatekoak izan behar dute.

 Osalanen bidez langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeko 14 milioi euroko ahalegin ekonomikoaz gain, Lan Sailak Laneko Ikuskatzailetza du enpresen lan-baldintzak hondatu ez daitezen.

María Jesús San Josék haren eraginkortasuna erakusten duten datuak eskaini ditu. “Joan den urtarrilaren 1etik aldi baterako 6.965 kontratu berrikusi dira, eta horietako 1.409 mugagabe bihurtzera behartu dira enpresak, lan-denbora lanaldi partzialeko 153 kontratutan gehitzeaz gain”.

 Gainera, gogorarazi da dagoeneko abian dela iruzurraren aurkako gutunontzia, lan-iruzurreko egoerak modu anonimoan salatu nahi dituzten langileentzat.

Emakumearen aurkako indarkeriaren biktimen arreta

 Justizia-arloari dagokionez, emakumearen aurkako indarkeriaren biktima diren emakume eta adingabeen arreta bermatuko dute, eta funtsezko elementu bat izango da biktimen eta arau-hauslearen arteko kontaktua ekiditeko eskubidea. “Areto guztiak berrikusten ari gara eta Vitoria-Gasteizeko Justizia Jauregitik ekin diegu gure jarduketei. Babes handiagoa nahi dugu izurri sozial honen biktimentzat”, baieztatu du San Josék.

 Sailburuak justizia-arloan duen helburua da “Justiziaren kalitateko zerbitzu publiko bat lortzea, hura eskatzen duen pertsona ororen sarbidea bermatuko duena doako justiziaren bidez”, eta aurrekontuek 14 milioi euro esleitu dituzte horretarako.

 Justizia modernizatzeko egiten ari den lan itzelaz gain, hots, tramiteak arintzeko, herritarren sarbidea errazteko, eraikin judizialen energia-iraunkortasunari heltzeko eta erakundearteko harremanak gehitzeko, sailburuak oso garrantzitsutzat jotzen du Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen egonkortasunaren alde lan egitea. Horregatik, LEPak ahalik eta azkarren sustatzeko premia planteatu diote Ministerioari, erakunde sindikal bakoitzarekin lan- eta analisi-foroak ezartzeaz gain.

 Lan eta Justizia sailburuak egiteke dauden transferentziak ere izan ditu aipagai: Gizarte Segurantza eta Espetxeak. “Horiek lehenbailehen gauzatzea nahi dut, eta lanean ari gara eskumenak gure gain hartzeko unean bat datozen irizpide politikoekin egin ditzagun, eta giza baliabide eta baliabide tekniko egokiekin, eskumenak transferitutakoan zerbitzuak bermatzeko”.

 Bere agerraldian, María Jesús San Josék gutxienez 34 neurri zehatzen berri eman du, bere sailaren helburua lortzeko eta kalitateko lana eta justizia hurbila lortzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Cristina Gonzalez Calvar