Berriak Osasuna
Eu

Biodonostia-k eta CIBER-ek “Zahartze osasuntsurantz berrikuntzaren eta ikerketaren bidez” ikastaroa antolatu dute, ekainaren 22 eta 23an, EHU-UPV-ko uda ikastaroetan.

2017.eko ekainak 20

 

Ikastaro hau zahartze osasungarriak ematen duen aukeran oinarrituko da eta, oinarrizko ikerketa zein klinikoan egindako aurrerapenak aurkeztea, zahartzean I+G+B-aren inpaktua ezagutzea eta lan eremu honetan partaide diren agente nagusien arteko topaketa sortzea dira ikastaroaren helburuak.

 

Gai hauen inguruan aritzeko, antolatzaileak - Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak eta CIBER-ek (Centro Investigación Biomédica en Red)-, garrantzizko eta ospe handiko erakundeetako txostengileak eta hizlariak ekarriko dituzte bertara. Hala nola, Belén Bornstein Sánchez dk.-ak (ISCIIIko Ikerketaren Sustapen eta Ebaluaziorako zuzendariorde nagusia), Somnath Chaterji dk.-ak (Osasunaren Mundu Erakundea) eta Francisco del Pozo Guerrero dk.-ak (Teknologia Biomedikoko Zentroaren zuzendaria. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa) parte hartuko dute hizlari lanetan. Hauekin batera, ikastaroaren zuzendari diren Julio Arrizabalaga dk.-ak (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa) eta Leocadio Rodríguez Mañas dk.ak (Hauskortasuna eta Zahartze Osasuntsua CIBEReko zuzendaria) arituko dira hizlari lanetan.

 

Ikerketa Klinikoa, Oinarrizko Ikerketa eta Gizartea eta Zahartzeari buruzko  hiru mahai-inguru daude antolatuta ikastaro honetan. Bertan, zahartze aktiboaren dimentsio ekonomikoa eta honek garapen ekonomiko eta sozialerako sortu ditzazkeen aukereei buruz mintzatuko dira.

 

Zahartzea, Osasunean XXI.mendeko erronka globalarik handiena da. 1980 urtetik, 60 urtetik gorako pertsonen kopurua bikoiztu egin da. Europan, 2050 urterako, 65 urtetik gorako pertsonak populazio osoaren %30-a izango dira. Estimazio hau Euskadin areagotu egiten da, non bizi-itxaropena handia dugun (78,9 urte gizonezkoentzat eta 85,4 urte emakumezkoentzat) baina aldi berean Europa osoko ugalkortasun indizerik txikiena ere (0,9 ume emakume bakoitzeko).

 

Zahartzearen testuinguruan hauskortasunak garrantzi handia hartzen ari da, bai ikerketa alorrean, bai laguntza-eremuan. Hauskortasuna onartuta dagoen baldintza kliniko bat da, erreserba funtzionalaren jaistean eta gertaera berriei (txikiak izan arren) moldaketa murriztapenean antzematen dena. Hauskortasunak interés handia sortzen du, besteak beste, dependentzia prozesua ez bezala, hauskortasunarena prozesua itzulgarria delako.

 

Gaur egun, hauskortasunaren konzeptua eguneroko praktikan sartzeko erronkaren aurrean gaude, paziente hauen banakako beharrei Lehen Mailako Arretan erantzuna emateko, baina baita Ospitaleko Arretan eta Arlo Kirurgikoan ere, besteak beste.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    .@Biodonostia-k eta CIBER-ek “Zahartze osasuntsurantz berrikuntzaren eta ikerketaren bidez” ikastaroa antolatu dute➡ https://t.co/hrQYJzbY8v

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Curso de @Biodonostia y CIBER: “Hacia el envejecimiento saludable a través de la innovación y la investigación” ➡ https://t.co/50FnhE9grp