Berriak Segurtasuna
Eu

Onartu da alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako urteko diru-laguntza (Gobernu Bilera 2017-06-20)

2017.eko ekainak 20

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du alderdi politikoei 2017rako emango zaizkien diru-laguntzen banaketa zehazten duen Segurtasun Sailaren akordio-proposamena.  

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017rako Aurrekontu Orokorren Legeak 4.536.000 euroko kontu-saila aurreikusten du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko diru-laguntzak emateko. 

Eusko Jaurlaritzak Alderdi Politikoak Finantzatzeko Legean zehaztutako irizpideen arabera eta 2016ko irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetako emaitzak oinarritzat hartuz banatuko du kontu-saila alderdien artean.   

Ekitaldi honetan, honela banatuko dira diru-laguntzak: 

EAJ-PNV                   1.750.903,84 €

EH-BILDU                  1.033.826,51 €

Elkarrekin-Podemos        690.569,17 €

PSE-EE (PSOE)              558.134,51 €

PP                               502.565,97 €

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko