Berriak Osasuna
Eu

2.600.000 euro bideratuko ditu guztira Eusko Jaurlaritzak 2017an osasun arloko ikerketa- eta garapen-proiektuak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-06-20)

2017.eko ekainak 20

2.600.000 euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaularitzak osasunaren arloko ikerketa- eta garapen-proiektuak finantzatzeko. Lehentasunezko bi helbururekin: herritarren osasuna hobetzera zuzendutako I+G+b jardueren eragina areagotzea eta aberastasuna sortzen laguntzea; eta osasunaren arloan ikerketaren eta berrikuntzaren finantzaketa hobetzea, bai barruko bai kanpoko baliabideekin. 

Osasuneko sailburu Jon Darpónek gaur jakinarazi dio Gobernu Kontseiluari laguntzen Aginduaren edukia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek jaso ahal izango dituztenena. Osasunaren arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia 2020an kokatutako deialdia, baita Zientzia eta Teknologia Plana 2020an eta Espezializazio Adimentsuaren Estrategia RIS3 Euskadi-n ere. 

Aginduan araututako jardueren azken helburua da herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, baita Euskadiren garapen sozioekonomikoan ere, eremu biosanitarioan ezagutzaren sorkuntza, transferentzia edota aplikazioa babestuz ikuspegi translazionala eta lankidetzazkoa duten ikerketa-proiektuen bitartez. 

Hala, biozientzia-osasunaren eremuan taxutzen da deialdi hau, arau bakar batean bi laguntza-lerro bereizi barnean hartzen dituena: 

- Batetik, osasunaren arloko jardunaren sustapena, osasun-sistemaren gaitasuna sendotuko duten I+G proiektuen bitartez, eta ezagutzaren sorkuntzan eta integrazioan laguntzea osasun-sistemaren eta gizartearen eskariak hobeto betetzeko. 

- Bestalde, osasunaren arloko ikerketa estrategikoa bultzatzea, lidergo sanitariotik sortutako I+G proiektuen eta Euskal Herriko gaitasun zientifiko-teknologikoen bitartez, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien balorazioan eta garapenean aurrera egitea ahalbidetzeko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GOSASUN
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus destina en 2017 un total de 2.600.000 de euros a financiar proyectos de I+D en #salud https://t.co/ZOEF5fhq6M #Eu…

  • @Innobasque
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus destina en 2017 un total de 2.600.000 de euros a financiar proyectos de I+D en #salud https://t.co/ZOEF5fhq6M #Euskadi

Komunikabideek behera kargatzeko