Berriak Hezkuntza
Eu

912.800 euro ikastetxe publikoetako elkarrizketa-laguntzaileen programarako (Gobernu Bilera 2017-06-20)

2017.eko ekainak 20

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, lankidetza-hitzarmen bat baimentzeko erabakia hartu gaurko bileran. Hezkuntza Saila eta Hezkuntza, Kultura eta Kirola, Ministerioaren arteko hitzarmen horren bidez, 2017-2018 ikasturtean Euskadiko ikastetxe publikoetan arituko diren elkarrizketa-laguntzaileen kopurua finkatzen da. 

Datorren ikasturtean, hitzarmen hau tarteko, Hezkuntza Sailak 163 elkarrizketa-laguntzaile izango ditu bere menpeko ikastetxe publikoetan, batez ere Bigarren Hezkuntzakoetan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan, atzerriko hizkuntzen irakaskuntza sustatzea helburu hartuta. Hezkuntza Sailak finantzatuko dituen 163 elkarrizketa-laguntzaileen artean, 147 ingelesekoak izango dira, hamar frantsesekoak eta sei alemanekoak. 

Hezkuntza Sailak 912.800 euro bideratzen ditu 2017-2018 ikasturtean langile hauen egonaldia finantzatzeko. Hilero jasoko duten diru-laguntzaz gain, Elkarrizketa-laguntzaileen Programan parte hartuko duten pertsonek istripu-poliza ere izango dute, eta baita erantzukizun zibila ere, programaren barruko egonaldiak irauten duen bitartean. 

Ahozkotasuna indartzea

Elkarrizketa-laguntzailea lizentziadun berria edo azken ikasturteko unibertsitate-ikaslea da bere jatorrizko herrialdean. Hari ez zaio irakasle titular baten erantzukizunik esleitzen. Hortaz, ez da irakaskuntzan bera bakarrik aritzen. Beraz, elkarrizketako laguntzaileek irakasleei lagundu besterik ez dute egiten atzerriko hizkuntzako eskoletan, eta euren berariazko eginkizunak, batik bat, ikasleen ahozko trebetasunak indartzera daude bideratuta. Astean 12 orduz ematen dituzte eskolak, irakasle titularrak lagunduta; baina, inoiz ez bakarrik. 

Irakasleak koordinatuta eta gainbegiratuta, laguntzaileari, besteak beste, eginkizun hauek eman ahal izango zaizkio: elkarrizketako berariazko praktikak, irakasleen prestakuntza, hizkuntza eta kultura ikastean oinarritutako materialen prestaketa edo euren herrialdeko kultura irakastea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikelatsmac
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 912.800 euro ikastetxe publikoetako elkarrizketa-laguntzaileen programarako ➡ https://t.co/TQIo8Zppbh

Komunikabideek behera kargatzeko