Eu

Eusko Jaurlaritzak onetsi du hiru urtez doan lagatzea Donostiako Udalari San Martin kaleko 48 zenbakiko eraikin bat (Gobernu Bilera 2017-06-20)

2017.eko ekainak 20

Eusko Jaurlaritzak doan lagako dio udalari San Martin kaleko 48 zenbakian dagoen eraikina, 2018ko urtarriletik eta, hasiera batean behintzat, 2021eko abendura bitartean. Udalak berak egin du eskaera, bertan aldi baterako Hirigintzako Sailaren hiri-plangintza, jarduera, hiri-arauketa eta -araudi, obra, kartografia eta hirigintza-informazioari lotutako zerbitzuak eta zerbitzu juridikoa eta herritarren arretari eta artxibo aktiboari lotutako zerbitzuak kokatzeko. 

Helburu izango duen onura publikoa kontuan hartuta, posible da tokiko administrazio baten alde planteatu den doako erabilera-lagapena adostea. 

Erabiltzeko eskatu den eraikina libre dago 2012ko urtarriletik, eta ez da aurreikusten Eusko Jaurlaritzak hura erabiltzea. Eraikina birgaitu egin behar da, besteak beste gaur egun irisgarritasunari, eraginkortasun energetikoari edo babes akustikoari buruzko araudiak ezartzen dituen eskakizunetara egokitzeko, eta kontuan izan behar da eraikin katalogatua izateak dakartzan mugak. Gainera, itxita izanik ere, eraikinak mantentze-lanen ondorioz gastuak eragiten ditu, eta horiek handitzen joango dira, erabili gabe dagoen denborak aurrera egin ahala. 

Hori dela eta, higiezina Euskadiko Ondarearen barruan mantendu eta doan lagatzeko aukera egokitzat jotzen da, udalari bideratuko baitzaizkio mantentzeko lanengatiko gastuak, bai eta birgaitzeko beharrezkoak diren gastuak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko