Berriak Lehendakaritza

Urkullu Lehendakariak Zornotzako Barnetegiaren ibilbidea nabarmendu du, 25. urteurrenean

2017.eko ekainak 21

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur eguerdian, Zornotzako Barnetegiko instalazioak bisitatu ditu, barnetegiaren 25. urteurrenean. Euskara ikasteko zentro honek balio izan du, Lehendakariaren hitzetan, hizkuntza ikasi nahi izan duten ehunka ikasleren ibilbidea irekitzeko. Hori eta lan partekaturako gogoa izan dira Lehendakariak nabarmendu dituena, eta eskerrak eman ditu euskal gizarte guztiaren izenean.

Urteurrenak, batzuetan, balantzea egiteko baliatzen dira, eta Lehendakariak ziurtatu du euskararen arloan “aurrerantz goazela, ez garela bidean geratu”, nahiz eta “bidea ez den amaitu”. Hori posible izan da eta izaten jarraituko du, 3 oinarri sendori esker: (1) euskara hezkuntza-munduan sartu izana eta praktikan jarri izana hainbat urtetan; (2) helduak euskaldundutzeko lankidetza publikoa-pribatua; eta (3) Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana onetsi izana eta erabilera biderkatzeko konpromisoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)