Eu

Etxebizitza Sailak, hileon, gazteentzako 43 apartamenturen eraikuntza esleituko du Irunen

2017.eko ekainak 19
  • Arriolaren ustez, zuzkidura-bizitokiak (ZB) formula eraginkorra dira, gazteenak emantzipatzeko; izan ere, horrela, eskura jartzen zaie lehen etxebizitza eskuragarria eta beren beharretara egokitua 

 

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, gaur goizean, José Antonio Santano Irungo alkatearekin batera, Eusko Jaurlaritzak nagusiki gazteentzako alokairuko 43 etxebizitza eraikitzeko Gipuzkoako udalerrian baliatuko duen lur-zatia bisitatu du. Sailburuak bisita aprobetxatu du “in situ” jakinarazteko alkateari etxebizitzak eraikitzeko esleipena hil hau amaitu aurretik egingo dela.

Bisitan, Irungo alkateorde Miguel Angel Paezek, obren ordezkari Cristina Labordak eta Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkari Xabier Iridoyk ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendari Pablo García Astrainek hartu du parte.

Orubea Alberto Larzabal eta Aduana kaleen arteko elkargunean dago; 995 m2-ko azalera du, eta, bertan, 43 zuzkidura-bizitoki (ZB) edo apartamentu egingo dira, nagusiki gazteei zuzenduta; halaber, 18 garaje eta bizikletak gordetzeko lokal bat ere eraikiko dira.

Apartamentuak hiru motatakoak izango dira: 42 m2-ko 38 unitate, sukalde-egongelarekin, komunarekin eta logela batekin; 53m2-ko 4 unitate, sukalde-egongelarekin, komunarekin eta 2 logelarekin; eta 56,15 m2-ko unitate egokitu bat, sukalde-egongelarekin, komunarekin eta logela batekin.

Proiektuaren lizitazioaren zenbatekoa 4,6 milioi euro da, eta A kalifikazioa du ziurtagiri energetikoan; energia berriztagarria emango du, eguzki-plaken bidez eta biomasa-galdara baten bidez.   

Alokairuko zuzkidura-bizitokiak, udalekin lankidetzan, Etxebizitza Sailaren apustua da eta, Arriola sailburuaren hitzetan, “gure seme-alabak emantzipatzeko formula eraginkorrena da, lehen etxebizitza eskuragarriaren eta beren beharretara egokitzen denaren bidez”.

Hori dela eta, ZBak alokatzeko aurreikusten den gehieneko epea bost urte dira; izan ere, horien bidez lortu nahi dena ez da esleipendun diren gazteak epe mugagabez geratzea apartamentu horietan, baizik eta denbora-tarte horretan familian bizitzeko etxebizitza behin betikoagoa aurkitu ahal izatea, dela jabetzan, dela alokairuan.  Eta libre utzi duten apartamentua beste gazte batek okupatu ahal izatea. 

Iñaki Arriolak gogorarazi du gure gazteak gero eta beranduago emantzipatzeko motibo nagusietako bat dela etxebizitza garestia dela, bai eta lan falta eta ezegonkortasuna ere, eta zera esan du: “gure erantzukizunetik, ahalegin bizia egingo dugu, etxebizitza falta gazte irundarrek eta Euskadiko gainerako udalerrietako gazteek beren bizitzari ekiteko oztopo gaindiezina ez izateko”.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    #Etxebizitza Sailak, hileon, #gazte-entzako 43 apartamenturen eraikuntza esleituko du Irunen ➡ https://t.co/VzJJXf5mxR

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de #Vivienda adjudicará este mes la construcción de 43 apartamentos para #jóvenes en Irún ➡ https://t.co/8FLnB6dEtq

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Santano, Irungo alkatea