
Eusko Jaurlaritzak adinekoentzat duen Telelaguntza Zerbitzuak beroaren aurkako aholkuak eman dizkie 45.000 erabiltzaileri
- Besteak beste, gomendatzen du kalean 12:00etatik 17:00etara bitartean kanpo-jarduerak saihesteko, bai eta luzaroan eguzkitan egotea ere; etxean, pertsianak eta toldoak jaistea eguzki gehieneko orduetan, iluntzean irekitzea eta eremurik freskoenetan egotea
VG 17-06-19
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadi betiON Telelaguntza Zerbitzu Publikoak informazio-kanpaina jarri du martxan, 45.000 erabiltzaileei beroak ekar ditzakeen arazoen eta horiek saihesteko moduen inguruan gomendioak emateko, bai eta bero egiten duen hileetan hidratazio egokia izateak duen garrantziaren inguruan ere.
Arreta-zentroko langileek hilero egiten diren jarraipen-deiak aprobetxatuko dituzte, erabiltzaileen informazioa eguneratzeko eta beren egoera ezagutzeko, aholku oso errazak emateko. Horrela, lehentasuna ematen die hidratazio-beharrei; ura edatea, nahiz eta egarririk izan ez, eta egunero ordu zentraletan ez irtetea.
Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariaren hitzen arabera, “tenperatura handiko hileetan kontuan hartu beharreko gomendioak honako hauek dira: ur eta fruta-zuku asko edan; jaki beroak saihestu; edari alkoholdunaren kontsumoa saihestu; sarri freskatu; arropa arinaz jantzi, estuaz jantzi beharrean, kotoizkoaz eta kolore argikoez; oinetako erosoa erabili, transpiragarria”.
“Kalean, saiatu beti kanpoko jarduerarik ez egiten 12:00etatik 17:00etara, luzaroan eguzkitan ez egoten, txapela edo txanoa eramaten, eguzkitako betaurrekoak janzten eta abanikoa eramaten; bilatu beti itzala eta hartu atseden sarri; erabili faktore altuko eguzki-krema; ez hartu garraiorik oso beterik badago eta aire giroturik ez badu”, esan du Emilio Solak.
“Etxean, jaitsi pertsianak eta toldoak eguzki gehieneko orduetan, iluntzean leihoak eta pertsianak ireki, etxeko eremurik freskoenetan egon, giroa freskatu aireztagailuekin eta aire girotuarekin, eta, bero handieneko orduetan, ez erabili beroa ematen duten gailuak, besteak beste, lixagailua eta labea, eta ez egin ahalegin fisikorik. Halaber, freskatu etengabe, batik bat burua”. Era berean, erabiltzaileei eskatzen zaie telelaguntza-zerbitzuaren zintzilikaria edozein unetan sakatzeko, baldin eta egonezina badute, eta gogorarazi nahi diegu betiON eguneko 24 orduetan dutela eskura, urteko egun guztietan”, esan du Solak.
betiON zerbitzu bakarra eta unibertsala da, Euskal Autonomia Erkidego osoarentzat; titularra Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila da. betiONek zerbitzu integrala ematen du eta pertsona du erdigune; beste zerbitzu publiko batzuekin koordinatuta ematen du zerbitzua. Zerbitzuaren informazioa eskuratzeko eta eskaera egiteko deitu 012 telefono zenbakira edo sartu www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus web-orrialdean.
-
2017-06-19
Comentario de Twitter:
El Servicio de Teleasistencia a mayores @BetionEJGV proporciona consejos contra el #calor 🌡️a 45.000 usuari@s 🔗https://t.co/DDlt6WNsxT 🔗