Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak C hepatitisa artatzeko Euskadin martxan jarri duen estrategiaren bidez, antibiral berriekin tratatu dira 4.000 pertsona baino gehiago

2017.eko ekainak 19

 

Tratamendua amaitu duten pazienteen sendatze-indizea %95ekoa da

 

 

Kasu larrienen estaldurari esker, F2, F1 eta F0 estadioetan dauden pertsonek ere tratamendua jaso ahal izan dute; aipaturiko hauek, dagoeneko, 2017an tratatutako 10 paziente berri bakoitzeko 7 dira

     

 

Hurrengo Osasuneko Lurralde Barruko Kontseiluan, ekainaren 21ean, asteazkenean, autonomia-erkidego guztietako osasuneko sailburuak batuko dira. Bertan, gai-zerrendan, besteak beste, C hepatitisari aurre egiteko estrategia aztertuko dute, plan hau baloratzeko eta berrikusteko. Euskadin, 2017ko ekainaren 12an, guztira C hepatitisaren birusaren ondorioz hepatopia kronikoa duten 4.062 pertsona tratatu ditu, dagoeneko, Osakidetzak, antibiral berriekin. Horietatik, 3.444k tratamendua amaitu dute, eta horien sendatze-indizea (karga biral negatiboa tratamendua amaitu eta 12 astetara) % 95ekoa da.  Egun, 618 pertsonek jarraitzen dute tratamendu aktiboan.

 

Jon Darpón Osasun sailburuak balorazio honen esparruan azalduko duen bezala, Euskadin aurreikuspenak bete egin dira eta hasieran aurreikusitako paziente-kopurua baino handiagoa artatu ahal izan da. Horrela, 2014an, antibiral berrien merkataritza-erabilerarako baimena eman aurretik, Euskadin 145 pertsona artatu ziren; 2015ean, 1.533 pertsona; 2016an, 1.448; eta, 2017ko ekainaren 12ra arte, 4.062 artatu dira. Gogorarazi behar da estatuko adituen batzordeak bere garaian honako helburu hau ezarri zuen EAErako: hiru urtean (2015, 2016 eta 2017) 2.367 pertsonara iristea. 

              

Hurrengo Lurralde arteko Batzordean azalduko diren datuen arabera, Euskadin bi urte eta erdi hauetan tratamendua jaso duten 4.062 pertsonen % 94 gaixotasunaren aldi aurreratuenei dagokie: % 55 F4 estadioan; % 23, F3 estadioan; % 22, F2, F1 eta F0 estadioetan. Hain zuzen ere, Euskadin ezarritako estrategian hasieratik ezarritako lehentasunezko irizpide medikoari jarraituz.

            

Gaur egun, nabarmentzekoa da 2017. urte honetan tratatutako paziente berrien % 71k F2, F1 edo F0 fibrosi-maila duela. Horrek esan nahi du osasun-egoera larrienean dauden edo konplikazioren bat garatzeko arrisku handiagoa duten pazienteak tratatu ondoren, tratamendua gaixotasuna hain aurreratuta ez duten pazienteetara zabaltzen ari dela.

 

Jon Darpón sailburuaren iritziz, “hori posible izan da, Jarduketa Terapeutikoaren Plan berriak erakutsi duen eraginkortasunagatik; plana 2016ko urtarrilean onetsi zen, eta bertan zehazten ziren C hepatitisa duten pazienteei arreta ematen dieten profesionalek jarraitu beharreko urratsak; horrela, tratamendura jotzeko zuzentasuna bermatzen da. Eta, batez ere, lehen lerroan lan egiten duten Osakidetzako profesionalen lanari esker, batez ere Aparatu Digestibo-Hepatologia Zerbitzuko, Gaixotasun Infekziosoetako eta Gibeleko Transplanteko zerbitzuetakoen lanari eta ahaleginari esker, bai berrikuntza terapeutikoetako egokitzapenari dagokionez, bai gaixotasunaren eraginpean daudenei arreta emateari dagokionez”.

 

Bestalde, 2015etik gaurdaino tratatutako 4 pazientetik 1 GIBarekin infektatuta zegoen, eta % 4 transplantatuta dago edo gibela transplantatzeko zain dago.   

  

Pazientearen profila dela eta, 10etik 7 gizonezkoak dira, eta, batez beste, 56 urte dituzte. Gutxi gorabehera, Osakidetzako paziente berrien hileko batez bestekoa 175 pertsona da.

                   

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bi urte eta erdi hauetan 65,8 milioi euro inbertitu dituzte antibiral berri horiek erosten, farmako berri horiek erosteko eta, horrela, Euskadin C hepatitisa duten pertsona guztiei tratamendua bermatu ahal izateko, eta hala egiten jarraituko dute aurrerantzean ere, denak ere tratatu ahal izateko.  

 

Euskal estrategia zenbait irizpidek, jardun-protokolok, esku hartzeko prozedurak eta baliabidek arautzen dute. Horien koordinazioa, kontrola, ebaluazioa eta jarraipena Antonio Arraiza doktoreak koordinatutako antolaketa-egitura bereziaren bidez egiten da. Antolaketa-egitura horrek honako hauek jasotzen ditu: Zuzendaritza Batzordea; Batzorde Kliniko Asistentziala; eta Gizarte eta Herritarren Parte-hartze Batzordea. Zuzendaritza Batzordeak osasun-jarduketak planifikatzeko eta koordinatzeko ardura du, bai eta aldian behin egoera ebaluatzeko eta Euskadin C hepatitisak duen bilakaerari buruzko analisi proiektiboa egiteko ardura ere. Batzorde Kliniko Asistentzialaren egitekoen artean, honako alderdi hauek daude: asistentzialak, klinikoak, diagnostikoak, terapeutikoak, antolaketakoak eta emaitzen ebaluaziokoak, besteak beste. Azkenik, Gizarte eta Herritarren Parte-hartze Batzordearen zeregin nagusia da CHBaren eramaileek edo beren ordezkariek eginiko proposamen eta ekarpenak jaso, eztabaidatu eta aztertzea.

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    C hepatitisa artatzeko martxan jarri den estrategiaren bidez, antibiral berriekin tratatu dira 4.000 bat pertsona ➡ https://t.co/cGmA8KZyZs

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    La estrategia para la atención de la hepatitis C ha permitido tratar con nuevos antivirales a más de 4.000 personas➡ https://t.co/FJJuHViCBh