Berriak Osasuna
Eu

Osakidetza, estatuan alta ondoko asistentziari IKT-k aplikatzearen gaineko ebaluazioa gainditu duen lehen zerbitzua

2017.eko ekainak 19

 

HIMSS-k, osasun-eremuan informazioaren teknologien sustapenean eta erabileran erreferentea den nazioarteko erakundeak, Osakidetza ebaluatu du; horrela, azken urteotan alta ondoko asistentzien inguruan herritarren osasuna hobetzeko garatutako estrategiaren oniritzia jaso du

 

 

Osakidetza da estatuan osasun-erakunde batek emandako alta ondoko zainketei informazio-sistemen bidez eginiko ekarpenaren gaineko ebaluazio arrakastatsua jaso duen lehen osasun-zerbitzua, HIMSS Analytics - Continuity of Care Maturity Model (CCMM) ereduaren bidez.

 

Eredu hori munduan erreferentziazkoa bilakatzen ari da, informazioaren teknologiak osasun-erakunde batek ematen dituen alta ondoko zainketen inguruan nola erabiltzen diren ebaluatzeko. Alderdi antolatzaileak eta klinikoak neurtzen dira, asistentzia-mailen arreta eraginkorra koordinatzeko; horretarako, pazientea bera eta gainerako agente soziosanitarioak inplikatzen dira eta, horrela, elkarreragintasunari eta maila guztien arteko informazioaren elkartrukeari ematen zaie bide.

 

CCMMk asistentzia-ereduaren heldutasun-maila ebaluatzen du zenbait fasetan (0 maila “heldutasun gutxi” - 7 maila “oso heldua”). Horretarako, balorazio-irizpide ugari aplikatzen dira, zenbait lan-arlotan: klinikoa, gobernamendua eta IKTa.

 

Osakidetzak nota onaz gainditu du bere asistentzia-ereduaren gaineko ebaluazio globala; horrela, Osakidetzak azken urteotan garatutako lan-ildoek oniritzia jaso dute. Nabarmentzekoa da informazioaren teknologien arloan eskuratu duen amaierako puntuazioa, 5eko heldutasun-maila eskuratu baitu. Horrela, ereduaren puntuazio-maila gorenena lortzeko aukera baduela erakutsi du.

 

Ekimena alta ondoko asistentziarekin lotutako estrategia, planak eta Osakidetzaren errealitateak egiaztatzeko sortu zen eta, horrela, osasun-eremuaren eta informazioaren teknologien azken joeretan oinarritutako jarduketa-plana zehazteko. 

 

Ebaluazioaren amaierako emaitzak erakusten du ereduak berak azpiegitura teknologikoen eta informazio-sistemen eremuan zehaztutako estandarren betetze-maila oso altua, eta Osabide Integra eta Osasun Karpetaren tresnen erabilera nabarmentzen da; tresna horiek Osabide Global plataformaren barruan daude, eta bertan kudeatzen da pazientearen historia klinikoa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza, primer servicio de salud del estado que supera la evaluación de la aplicación de las TIC a la contin... https://t.co/3IobjCljbP