Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Eusko Jaurlaritza Bilboren erortzearen 80. urteurrena omentzeko ekitaldietan izan da

2017.eko ekainak 19

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburua, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako Sailburua, Jon Darpon Osasuneko Sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua, gaur arratsaldean, Bilboko Udalak Bilboko bonbardaketaren 80. urteurrena gogora ekartzeko eta esker ona adierazteko antolatu duen ekitaldi artistikoan, kulturalean eta parte-hartzailean izan dira.

Ekitaldia Azkuna Zentroan izan da; Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, izan da bertako buru. Euskadin Gerra Zibilak utzi zituen biktimentzako omenaldi hunkigarria izan da. Ekitaldia doakoa eta irekia izan da; bertan, Bilboko Udal Banda, Txistularien Banda, Bilbao Musikako hiru abesbatza, txalapartari bikote bat eta bertsolari bikote bat izan dira.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza Bilboren erortzearen 80. urteurrena omentzeko ekitaldietan izan zen atzo ➡ https://t.co/5gSk0mw7HY https://t

  • @eajpnvbilbao
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza Bilboren erortzearen 80. urteurrena omentzeko ekitaldietan izan zen atzo ➡ https://t.co/5gSk0mw7HY https://t

  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza Bilboren erortzearen 80. urteurrena omentzeko ekitaldietan izan zen atzo ➡ https://t.co/5gSk0mw7HY https://t

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritza Bilboren erortzearen 80. urteurrena omentzeko ekitaldietan izan zen atzo ➡ https://t.co/5gSk0mw7HY https://t.co/B1DTH6163l

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)