Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak UPV/EHUko Uda Ikastaroei hasiera eman die

2017.eko ekainak 20

UPV/EHUko uda ikastaroei hasiera eman die gaur Donostiako Miramar jauregian Iñigo Urkullu Lehendakariak. Ekitaldian, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, Lehendakariak azpimarratu du lehentasuna ematen jarraitzea inbertsioei eta finantzaketa-bideei unibertsitate-sistema “aktibo, sendo eta bikain” bat lortzera begira. Uda ikastaroei hasiera emateko ekitaldian El País egunkariko lehendakari Antonio Caño izan da eta berak eman du inaugurazioko hitzaldia.

Nabarmentzekoa da aurkeztutako eskaintzaren aniztasuna: 139 ikastaro, lantegi eta jardunaldi profesional, 20 biltzar, online egiteko beste 20 ikastaro eta 11 jarduera ireki proposatu dira, guztira 190 jarduera da aurreikusi dira. 26 ikastaro euskaraz emango dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez. Helduko zaien gaur-gaurko gaien artean Europaren egoera aztertuko dutenak nabarmentzen dira, bere 60. urteurrenarekin bat etorriz, baita ziberdelinkuentzia, elkarlaneko ekonomia edo klima-aldaketa ere, besteren artean.

Uda Ikastaroak errotzen ari dira Euskal Herriko eremu geografiko guztietan. Donostian, Bilbon eta Gasteizen ez ezik, Zubietan, Irungo Oiasso Museoan, Tolosan eta Oñatin ere eskainiko dira ikastaroak. Bizkaiak eta Arabak gero eta presentzia nabarmenagoa dute UPV/EHUko Uda Ikastaroetan: 19 jarduera Bizkaian gauzatuko dira, Bizkaia Aretoan eta Arratian, eta beste 12 Araban egingo dira, Gasteizen, Agurainen eta Guardian, zehazki.

Akitania-Euskadi Euroeskualdearen baitan, ikastaro bat eskainiko da Baionan, Baionako eta Donostiako abokatu elkargoekin lankidetzan.

PRINTZIPIO ETIKOA ETA ADOSTASUNARENA ESTATUS BERRIAN

Lehendakariak elkarraldi bat izan du aste honetan bertan Generalitateko lehendakari Carles Puigdemontekin, Hipercor-eko atentatuaren urteurrena dela-eta Bartzelonara egin duen bidaian, eta azpimarratu duenez autogobernu-estatus berriaren definizioak “printzipio etikoa eta adostasunarena” bermatzeko eskakizuna egiten du. “Adostutako etorkizun bat da egin dezakegun proposamen instituzional onena”, adierazi du Urkulluk, eta nahi nazionalei ikuspegi demokratiko batetik erantzuteko premia defendatu du. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikas_info
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha dado apertura a los Cursos de Verano de la @upvehu ➡ https://t.co/VxgfKUIdoI https://t.co/bBjSvhJG

  • @PTEuskadi
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha dado apertura a los Cursos de Verano de la @upvehu ➡ https://t.co/VxgfKUIdoI https://t.co/bBjSvhJG

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakariak @upvehu-ko Uda Ikastaroei hasiera eman die ➡ https://t.co/iVWzy4Obq0 https://t.co/YxcECYAoVF

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ha dado apertura a los Cursos de Verano de la @upvehu ➡ https://t.co/VxgfKUIdoI https://t.co/bBjSvhJGWK

  • @KARMELEKaem
    2017.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ha dado apertura a los Cursos de Verano de la UPV/EHU https://t.co/2S264ahOz8

Ekitaldiko kargudunak