Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Galiziako Eguna Euskadin ospakizunean parte hartu du

2017.eko ekainak 18

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Galiziako Eguna Euskadin ospakizunean parte hartu du gaur. Ekitaldia Barakaldon izan da, eta sailburuak Herriko Plazara bertaratu direnentzat hitz egin du.

Zupiria sailburuak nabarmendu du galiziar herriaren esfortzua eta ekarpena Euskadin dugun elkarbizitza eraikitzeko. “Iragan ekainaren 15ean 40 urte bete ziren diktaduraren osteko lehen hauteskundeak izan zirenetik. Gaur gogoratu nahi nuke nolakoa zen Euskadi orain 40 urte eta azpimarratu nahi nuke gizarte honetan dugun elkarbizitza, baita gizarte honek duen ongizatea eta bere izaera anitz eta modernoa. Lortu dugun guztia Euskadin bizi garen guztion esfortzu eta lanari esker izan da, berdin da nondik gatozen. Zoriondu nahi zaituztet zuen identitatea bizirik mantentzeko egiten duzuen esfortzuagatik, eta eskerrak eman nahi dizkizuet jardunaldi hauen bitartez zuen herria hobeto ezagutzeko aukera emateagatik eta lortu dugun elkarbizitza ospatzeko abagunea emateagatik”.

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    El consejero @ZupiriaB participó ayer en la celebración del Día de Galicia en Euskadi ➡ https://t.co/FUMReoflNi https://t.co/hAgvAW3qoq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko