Eu

Lan eta Justizia Sailburu Maria Jesus San Jose eta Justizia Sailburuorde Miren Gallastegi Arabako Abokatuen Elkargoak antolatutako kondekorazio-banaketan egon dira. Ekitaldia, San Basilio -elkargoaren egunean- egin da.

2017.eko ekainak 16

Ekitaldia Gasteizko Villa Suso Jauregian izan da eta bertan egon dira, baita ere, Arabako Elkargoaren Dekano Javier García Pascual, Justizia Auzitegi Gorenaren presidente Juan Luis Ibarra, Arabako Fiskalburu Josu Izagirre eta Arabako Idazkari-koordinatzaile eta Justizia Administrazioaren Letradu Raquel Pérez de Lazarraga.

Carlos Carnicer Díez jaunari “Ohorezko kide” kondekorazioa eman diote, abokatuen, herritarren eta giza-eskubideen alde egindako lanagatik eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren presidente gisa 15 urtez egindako lanagatik. 

“Elkargoaren meritu domina” Gasteizko Epaile Dekano Jose Luis Nuñez Corrali eman diote, Gasteizko Lehen Auzialdiko 5zkiko auzitegian magistratu gisa defendatua izateko eskubidearen alde egindako lanagatik, eta bere lantaldearekin batera BJKNren Justiziaren Kalitateari sariketaren baitan “Justizia eraginkorrago baten alde egindako lana” aitortzen duen saria irabazteagatik.

Sailburuak zorionak eman eta Justizia eraginkorrago baten alde lanean jarraitzeko animoak eman dizkie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra Robles, Josu Izagirre Gerricagoitia, Javier García Pascual, Raquel Pérez de Lazarraga