Berriak Hezkuntza
Eu

2017ko EPE Hezkuntzan. Haur eta Lehen Hezkuntzarako oposizio fasearen lehen proba burutu da BECen

2017.eko ekainak 17

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat 740 plaza eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreko 5. Pabilioian Euskadiko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintzari dagokion lehen proba burutu da gaur goizez (Haur eta Lehen Hezkuntzarako). Oposizioaren lehen proba honetara deitutako 4.207 hautagaiak goizeko 8:30etan hasi dira lehen ariketarekin.

Kalitatezko enplegu publikoa sustatu eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkor­tasun handiagoa emateko helburuz Hezkuntza Sailak Maisu-Maistren Kidegoan 740 plaza eskaintzen ditu, zazpi espezialitatetan banatuta:

 

Espezialitatea

Plazak

 
 

Haur Hezkuntza

227

 

Lehen Hezkuntza

252

 

Ingelesa

57

 

Gorputz Hezkuntza

37

 

Musika

36

 

Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa

105

 

Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza

26

 

Guztira

740

 

 

Ekainaren 17an, lehen proba BECen

Gaur BECen burutzen ari den lehen proba honek bi zati izango ditu, eta biak kanporatzaileak izango dira. Aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izango du helburu lehen proba honek.

Lehenik, izangaiek gai bat idatziz garatu beharko dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik epaimahaiak ausaz ateratako gaien artetik aukeratuta. Bi ordu izango dituzte proba hau burutzeko. Ondoren, bigarren zatian, proba praktikoa izango dute –hau ere idatziz egin beharrekoa-, hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko. Oposiziogileei dagokion espezialitateko ikasgai-zerrendarekin zerikusia duen kasu praktiko bat aurkeztuko zaie; eta planteatzen zaizkien galderei idatziz erantzun beharko diete. Hiru ordu izango dituzte zati hau burutzeko.

Hautaketa prozesu honen faseak burutzeko eta ebaluatzeko, 66 epaimahai osatu dira, 330 kide espezialistarekin. Guztiak, BECeko lehen proban ari dira lanean.

 

4.207 hautagai

2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza honen lehen probara 4.207 izangai aurkezten dira ekainaren 17an: emakumeak gizonezkoak baino askoz gehiago, batez ere 25 eta 35 urte tartekoak, eta Haur Hezkuntza nahiz Lehen Hezkuntza espezialitateetara aurkezten direnak. Hauek dira onartutako pertsonen daturik esanguratsuenak:

  • 4.207 hautagai:

            %79 emakumeak

            %21 gizonak

  • Izangaiak, espezialitateen arabera:

Espezialitatea

Izangaien %

Haur Hezkuntza

%36

Lehen Hezkuntza

%33

Ingelesa

%6

Gorputz Hezkuntza

%7

Hezk. Berezia. Pedagogia Terapeutikoa

%12

Hezk. Berezia. Entzumena eta Hizkuntza

%3

Musika

%3

           

  • Adin tarteen arabera:

≤ 25 urte

734

%17

25-35 urte

2.205

%53

25-45 urte

1.111

%27

≥ 45 urte

157

%3

GUZTIRA

4.207

 

 

  • Lurralde Historikoen arabera:

Bizkaia

1.988

%47

Gipuzkoa

1.537

%36

Araba

480

%12

Beste batzuk*

202*

%5

GUZTIRA

4.207

 

 

*hauen artean, 185 hautagai Nafarroakoak dira

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak