Berriak Lehendakaritza
Eu

Hipercor-eko atentatuaren 30. urteurrena dela-eta Bartzelonan egindako kontzentrazioan parte hartu du Lehendakariak

2017.eko ekainak 19

ETAk burututako Hipercor-eko atentatuaren 30. urteurrena dela-eta, Bartzelonan antolatutako kontzentrazioan izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria. Atentatu hartan 21 hildako eta 45 zauritu izan ziren.

Erakunde Terroristen Biktimen Kataluniako Elkarteak egin du elkarraldi honen deia eta bertan Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández izan da Lehendakariarekin batera.

Oroitzapenezko ekitaldia terrorismoaren biktima guztiei eskainitako monumentuan garatu da, Meridiana hiribidean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak