Berriak Osasuna
Eu

Bilboko suhiltzaileek Basurtuko Ospitalean dauden umeak bisitatu dituzte gaur

2017.eko ekainak 16

 

  • Bilboko Udaleko Suhiltzaileak Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko San Pelayo Pabilioian izan dira gaur, hango Pediatria sailean ingresatuta dauden umeak bisitatzen eta egonaldia arintzen. Rapel maniobra baten erakustaldia egin dute suhiltzaile-eskalaz ospitale barruko zabalgunean.

 

  • Bisita hau ospitaleak (Bilbao-Basurtu ESI) aurten antolatuak dituen ekitaldien barruan sartzen da.

 

 

Bilbon, 2017ko ekainaren 16an. Bilboko Suhiltzaileek eramangarriagoak egin nahi izan dituzte egonaldiak Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ingresatuta dauden umeentzat. Hartara, 12:00etan, suhiltzaile-talde bat San Pelayo Pabilioian dagoen Pediatria saila bisitatzen egon da eta ospitale barruko zabalgunean erakustaldi bat egin du.

 

Ibilgailu ofizialekin joan dira hara Bilboko hamabi suhiltzaile, Herritarren Segurtasun Saileko zinegotzia den Tomás del Hierro eta Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendaria den Andoni Oleagordia. Ospitalean zuzendaritzak harrera egin die.

 

Lehendabizi, suhiltzaileak gaixotasuna dela-eta gelatik ezin irten daitezkeen umeei egin diete bisita suhiltzaileek. Ekintzetako kaskoak eta jakak janzten utzi diete umeei eta euretariko askok argazkiak egin dituzte suhiltzaileekin.

 

Profesionalek rapel maniobra bat egin dute E-8 eskalaz ospitale barruan, pabilioien artean, dagoen zabalgunean. Han umeek aukera izan dute mangerekin jolasteko eta kamioietara igotzeko.  

 

Hala geletan, nola zabalgunean, suhiltzaileekin batera pailazo bat egon da eta suarekin eta prebentzioarekin zerikusia duten antzezlanak interpretatu ditu.  Ospitalean ingresatutako umeei opari bana eman diete.

 

Ordu erdikoa izan da bisita eta ospitaleak (Bilbao-Basurtu ESI) antolatuak dituen ekitaldien barruan sartzen da, hain zuzen, umeei eta gazteei hango egonaldia atseginagoa egiteko.

 

Suhiltzaileek bisitaren oroigarri elkartasunezko ekitaldian parte hartu duten unitateko kide guztien sinadurak zituen kasko bat entregatu diote ospitaleko zuzendaritzari.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @xandracouto
    2017.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Los bomberos de #Bilbao visitan a las niñas y niños hospitalizados en #Basurto ➡ https://t.co/41PazgIiBx @OSIBilbaoBasu…

  • @MireiaElkoro
    2017.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Los bomberos de #Bilbao visitan a las niñas y niños hospitalizados en #Basurto ➡ https://t.co/41PazgIiBx @OSIBilbaoBasu…

  • @PacienteActivo
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Los bomberos de #Bilbao visitan a las niñas y niños hospitalizados en #Basurto ➡ https://t.co/41PazgIiBx @OSIBilbaoBasu…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Bilboko suhiltzaileek Basurtuko Ospitalean dauden umeak bisitatu dituzte gaur ➡ https://t.co/YYGKPKoyWI @OSIBilbaoBasur…

  • @jdarpon
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Los bomberos de #Bilbao visitan a las niñas y niños hospitalizados en #Basurto ➡ https://t.co/41PazgIiBx @OSIBilbaoBasu…

  • @ElenaC81
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Los bomberos de #Bilbao visitan a las niñas y niños hospitalizados en #Basurto ➡ https://t.co/41PazgIiBx @OSIBilbaoBasu…