Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernándezek nabarmendu du “gizarte-topaketa” dela 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planaren helburu nagusia

2017.eko ekainak 21

Jonan Fernández Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetza Batzordeko idazkari nagusia gaur goizean azaldu da Legebiltzarrean, 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planarekin lotutako “etorkizuneko egoerak” aurkezteko.Fernándezek esan du Planaren azken helburua dela “gizarte-topaketa”, alegia, “gizarte irekia, normalizatua eta memoriaduna eraikitzea”.

Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideak eta Berdintasuna Batzordean berak egindako eskaerari erantzuteko egin zuen agerraldian, Jonan Fernándezek 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana interpretatzeko sei egoera aipatu ditu:

  1. Indarkeriaren amaiera antolatua
  2. Biktimak
  3. Memoria
  4. Espetxeetako politika
  5. Giza eskubideak
  6. Gizarte-topaketa

Jonan Fernándezek egoera horietan sakondu du eta, horretarako, Planaren lan-ildoak azaldu ditu. Planaren zirriborro bat Eusko Legebiltzarrari bidali zitzaion pasa den apirilaren 4an, eta edukiaren inguruko ekarpenak eta iradokizunak egiten ari dira talde legebiltzarkideak, gizarte zibileko erakundeak eta herritarrak (uztailaren 4ra arte). 

Gizartea Elkartzea eszenategiari dagokionez, Fernandezek adierazi du kontua ez dela “gizarte utopiko bat lortu nahi izatea. Gure gizarteak, guztiek bezalaxe, arazoak, gatazkak, krisiak eta zatiketak dauzka eta edukiko ditu. Hori bizikidetza demokratikoaren errealitatearen parte da”. 

Aldi berean adierazi du 202ora begira Bizikidetza sendotzea dela, “bere akatsak dituena eta hobetu daitekeena, jakina, baina irekia eta normalizatua”. 

“Gizarte ireki eta normalizatuaren balantze hau egin dezakegu, bi adierazle argi egiaztatu baitaitezke: lehenengoa, giza eskubideak errespetatzen dira eta bigarrena, pluraltasuna onartu eta defendatu egiten da” adierazi du. 

12/2016 Legea, Biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa

Jonan Fernándezek erantzun egin die Espainiako Gobernuak uztailaren 28ko 12/2016 Legeari (Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa) aurkeztutako errekurtsoaren inguruan planteatutako galderei. Fernándezek esan du Espainiako Gobernuak 12/2016 Legearen aurka jarri duen errekurtsoa “a priori”en gainean dagoela eraikita; izan ere, “Legeari esanarazten dio esaten ez duena, gero konstituzioaren kontrakoa dela esateko”.

Fernándezek gogorarazi du legearen erabateko legezkotasuna zenbait ahotsek adierazi zutela, besteak beste, EAEko Justizia Auzitegi Goreneko presidentearenak edo Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko zuzendari ohiarenak.

Fernándezek esan du Eusko Jaurlaritzak jarraituko duela “irmotasunez” lanean, Legearen segurtasun juridikoa defendatzen, biktimei zuzenean eta “gardentasun osoz” informatzen, eta jarraituko duela nazioarteko erakundeen iritzia eta giza eskubideei lotutako euskal gizartearen iritzia eskatzen.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak