Berriak Lehendakaritza
Eu

Enpresetan berdintasun planak eta diagnostikoak egiteko tresnak

2017.eko ekainak 19

Gaur goizean Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Emakundek Enpresetan berdintasunari buruzko diagnostikoak eta planak egiteko metodologia eguneratua aurkeztu du. Enpresetan honelako metodologiak garatzen aurrera egitea du helburu, horien bidez ahalbidetuko baita, alde batetik, entitatean berdintasuna estrategia eta ardatza izatea, enpresaren eremu guztietan –barruko zein kanpokoetan- gertatzen diren aurrerapauso eta atzera pausoen jarraipena egiteko tresna bat eskainiz.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, gogoratu du "lan munduan, lan merkatuan,  emakume eta gizonen artean oraindik ere desoreka handia dago, ezberdintasun handiak daude. Gizartean emakume eta gizonei ezarritako rol eta estereotipo ezberdinek eragin zuzena dute, dudarik gabe, lan merkatuan ere, eta horrek emakumeengan oztopo bereziak sortarazten ditu bai promozionatzeko orduan, bai soldata orekatua jasotzeko orduan, bai euren bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko orduan, eta abar".

Emakundek alor honetan egiten duen lana enpresak sentsibilizatzean, aholkua ematean eta berdintasun planak egiteko laguntza eskaintzean datzala aipatu du. Honekin batera, alor honetan lan egiten duten enpresak publikoki aitortzen ditu.  Emakunderen helburua da Berdintasun planak dituzten enpresa pribatuen kopurua gehitzea eta horretarako honako tresnak erabiltzen ditu:

  • Enpresei aholkularitza ematen diegu ikerketa eta tresna eta metodologikoen bitartez, euren erakundean berdintasuneko planak, programak eta ekintzak egin ditzaten.
  • Dirulaguntzak Berdintasun planak eta diagnostikoak egin ditzaten.
  • “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” aitorpena 
  • aholkularitza-enpresen homologazioa, enpresei eta entitateei laguntza teknikoa eman diezaieten eta hauen jarraipena ere.
  • Eta Lankidetza erakundeekin eta interesa duten beste empresa batzuekin sentsibilizazio jardunaldiak eta lan saioak.

Honekin batera, berdintasunarekin konpromisoa duten enpresen arteko sareak bultzatzen eta laguntzen ditu. Batetik, Berdintasunerako Enpresa Publikoen Sarea sortu zen duela urte batzuk, eta legealdi honetan sortu da BAI Sarea, Berdintasuna lantzeko enpresen arteko Sarea. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LoliRicoG
    2017.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentación de herramientas para que las empresas en avancen en #igualdad ➡ https://t.co/cQZ0mcqa14

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak