Berriak Lehendakaritza
Eu

NBEk zehaztu duen 2030 Agendaren gauzatzea aztertzeko topaketa antolatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Auren enpresak

2017.eko ekainak 18

“2030 Agenda, jasangarritasunaren aldeko aliantzak” izeneko topaketa asteartean, ekainaren 20an egingo da arratsaldeko 18:30etan, Azkuna Zentroan (CAC2)

Datorren asteartean, Nazio Batuen Erakundeak zehaztu duen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren gauzatzeari buruzko eztabaida bat egingo da Bilbon. Eusko Jaurlaritzak eta Auren enpresak antolatu duten topaketa Azkuna Zentroan egingo da eta xedea da arlo ezberdinetako adituak biltzea, Garapen Jasangarriko 17 helburuak Euskadin betetzeko egin beharrekoa eztabaidatzeko.

Bilerak Unibertsitatearen, Gizarte Zibilaren, arlo ekonomikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak bilduko ditu. Aliantzak GJHen abiaraztean duten funtsezko papera (aipatuari babesa eta zentzua ematen diote) aztertuko da. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak Arloak Euskadik 2030 Basque Country Agenda aplikatuko duela erabaki zuen, Nazio Batuek garapen jasangarriari dagokionean ezarri dituzten politikekin bat. Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak topaketan parte hartuko du.

NBEk 2030. urterako ezarri dituen Garapen Jasangarriko 17 helburuek munduko garapen jasangarria lortzeko gizakiak gainditu beharko duen erronkarik handiena suposatzen dute. Ekitaldiaren antolatzaile kide den Auren enpresak liburu bat argitaratu du, “Governa: Altavoz 17” izenekoa. Bertan, gizarteko arlo ezberdinak ordezkatu eta aipatu helburuak lortzeko beharrezkoa den aldaketa sustatzeko xedearekin lan egiten duten elkarte eta pertsonen iritziak eta hausnarketak jaso dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak